Usaina eta kolorea barra-barra
Lore eta landareen azoka berezia egingo dute larunbatean , hemezortzigarrenez. Zumardian izango da eta Gipuzkoako ekoizle nagusienetakoak izango dira bertan
Lore eta landare azokaren hamargarren aldia egingo dute zumardian. Lore eta landareen azoka berezia egingo dute larunbatean , hemezortzigarrenez. Zumardian izango da eta Gipuzkoako ekoizle nagusienetakoak izango dira bertan, Behemndi Landa Garapenerako elkarteak, Errenteriako Udalak, eta Dekolore elkarteak antolatuta.
Azoka 10:00etatik 14:30era izango da zabalik eta Gipuzkoako lore eta landare ekoizle profesional nagusiak bilduko dira bertara. Hamabi postu denera eta bisitariek loreen eta landareen munduarekin lotutako askotariko produktuak aurkituko dituzte bertan. Besteak beste, garaiko landareak, barruko eta kanpoko landareak, zuhaixkak, landare usaintsuak zein kozinatzekoak, kaktusak eta landare zukutsuak, lore eta landare motiboekin egindako bitxiak, lore prentsatuekin egindako konposaketak, eta kosmetika naturaleko artisau produktuak.
Txikienentzako txokoa ere antolatu dute azokaren barruan. 11:30etik 13:00ak arte haurrentzako landaketa eta lore lehorrekin eskulanak egiteko tailerrak izango dira, baita landareak loreontzietan landatzeko aukera ere.
Behemendi elkartea 2002. urtean hasi zen Baserriko Produktuen Azoka Bereziak antolatzen. Azokak antolatuta baserritar feriek bizi duten beherakadari aurre egin nahi diote antolatzaileek zehaztu dutenez, “lehen sektorearen beherakada nabarmena da, eta horri, erosleen ohitura aldaketak gehitu behar zaizkio”.
Azokan izango diren postuak
• Zunoyar Lorategia: barruko landareak, landare apaingarriak eta bildumako landareak.
• Ortuberri: baratzeko landareak eta loredun landareak.
• Aritzkurengo Tienduka: kosmetikako artisau-produktuak eta medikuntza naturala.
• Lore Prentsatua: lore prentsatuak eta lore lehorrekin egindako koadroak.
• Hazi Ekologikoak: sendabelarrak eta sukaldaritzarako hazi eta landareak.
• Sojo Natura: kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
• Sara Letamendia: kosmetika naturaleko artisau-produktuak.
Flores Ganchillo: lore-motibodun artisau-bitxiak.
• Tissus Artisautza: lore lehorrak, banbua eta eukaliptoa oinarri artistikoetan kapsulatuta.
• Mintaka: kaktusak eta landare zukutsuak.
• El Montañés: barrurako landareak, apaingarriak, zuhaixkak eta sasoiko landareak.
• Kikuxa: lore- eta landare-motiboekin egindako bitxigintza.
