Aita Garayoa abesbatzaren kontzertua, ermitan
Larunbatean izango da, 20:00etan hasita, Maria Magdalenaren Lagunak Kultur elkarteak antolatuta.
Aita Garayoa abesbatza Musika eta kultura lau haizetara zabaltzeko eta Madalenaren ermita ezagutarazi eta balioan jartzeko lanean jarraitzen du Maria Magdalenaren Lagunak elkartea. Urtean zehar hamaika emanaldi antolatzen ditu, eta hilabeteko azken asteburuan hitzordua jarri du agertoki berezi horretan. Donostiako Aita Garayoa abesbatzak egingo du saioa larunbatean, hilaren 30ean, 20:00etan hasita.
Ahots mistoko abesbatza, 1986an sortu zuten San Ignacio de Loiola ikastetxeko guraso talde baten iniziatibaz. inguruko musika eta tradizioari estu lotuta sortu zutenetik, etengabe jardun da eta lekua sendotu Gipuzkoako abesbatzen artean.
Iñaki Carcamok zuzentzen du egun abesbatza.
