Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Alokairuko babes ofizialeko 45 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena sinatu dute

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri agenda Sailak, Visesa sozietate publikoaren bidez, eta Errenteriako udalak sinatu dute hitzarmen hori. Etxebizitzak, Altzaten eraikiko dituzte.

Otaegi eta Itxaso hitzarmena sinatzen gaur Altzaten.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/27

Altzaten alokairuko babes ofizialeko 45 etxebizitza eraikitzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza eta Hiri Agenda sailak eta Errenteriako Udalak. Azken horrek, etxebizitza horiek eraikitzeko orubea laga dio, kargarik gabe, jaurlaritzari eta 2028 urteko lehen hiruhilekoan hasiko dira lanak.

Udalak jaurlaritzari eta zehatzago Visesa sozietate publikoari lagatako orubearen aurrean egin dute agerraldia gaur goizean Aizpea Otaegi alkateak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak xehetasun guztiak azaltzeko. Pozik egindako urratsarekin, tentsio handiko eremu izendapenaren testuinguruan arnasa emango baitio neurri batean bederen udalerriak bizi duen egoerari.

Egun garrantzitsua dela gaurkoa adierazi du Otaegik, “gaurko sinadurarekin mugarri garrantzitsu bat jarri dugu 2023an abiatutako elkarrizketak gaur hitzarmen honetan zehazten direlako. Mugarri berriak etorriko dira 2028an etxebizitza blokea eraikitzen hasten denean eta garrantzitsuena, 2030ean izango da, blokea bukatuta eta esleipendunak bertan bizitzeko aukera izango dutenean”.

Hitzarmena sinatuta, gainera, Errenteriako Udalak  babestutako etxebizitzen parkea handitzeko duen konpromisoa “berretsi” duela esan du alkateak, “dagoen beharrari erantzuteko. Zentzu horretan eskertzen dugu Eusko Jaurlaritzaren lankidetza eta hitzarmen hau posible egitea”. Nabarmen jarri du Otaegik, kargarik gabe laga diola udalak orubea Eusko Jaurlaritzari eta fiskalki ere praktikoki zergarik ordaindu behar izan gabe. Errenteriako Udalaren Etxebizitza Planaren barruan kokatu du jarduketa, Agintaldi Planari erantzuten diola zehaztu, “Etxebizitza Planak hainbat neurri jasotzen ditu etxebizitzaren errealitatea iraultzeko eta horien artean dago etxebizitza hutsa mobilizatzea, etxebizitzaren funtzio soziala babestea eta beste erak uxatzea, alokairu prezioen kontrola, baita etxebizitza parkea osasuntsu errehabilitatuta mantentzea ere;  tartean baita, etxebizitza berria eraikitzea, nagusiki babestutako parkea handitzea”.

Datu bat eman du ondoren Otaegik, une honetan Errenteriako Udalak hitzartuta dituela 99 babes ofizialeko etxebizitza berri eraikitzea, bi bloke Esnabiden eta bat Altzaten. “Aurten bertan Esnabiden 27 babes ofizialeko etxebizitza eraikitzen hasiko dira erosketa erregimenean. Gainera, udalak obra lizentzia eman dio Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda sailari, Esnabiden ere  alokairu sozialeko 27 etxebizitza eraikitzeko,. 2022an udalak jaurlaritzari doan lagatako lurzatian egingo dituzte, eta lanak datorren urtean hasiko dira”.

Bestalde, Altzaten erosketa erregimeneko 45 etxebizitza eraikitzen ari dira, eta gaur sinatutako hitzarmenaren ondorioz 2028 urte hasieran beste 45 BOE eraikitzen hastea aurreikusten da, alokairurako. Horiek denak aurten eta 2028aren artean hasiko dituzte.

Errenteria-Orereta eremu tentsionatu izendatutako Gipuzkoako lehen udalerria izan zela gogora ekarrita hasi du solasaldia Denis Itxasok, “orduan esna genuen hura diagnostikoa zela eta horren inguruan neurriak hartu behar genituela erakundeok elkarlanean. Gaurkoan elkarlan hori azaltzera goaz”. Hitza eman du sailburuak, hitzarmena sinatuta ekainean hasiko direla proiektua lizitatzen, “gure asmoa da 2028 hasieran lanak hastea baina hori aurreratzea badugu, egingo dugu, jakin badakigulako Errenteriak beharra duela eta ahalik eta azkarren egingo dugu”. Jasangarritasuna, inklusioa eta  efraikuntza industrializatua lehenesteko konpromisoa Itxasok, “izan ere obrak azkarragoak, garbiagoak, eta xeheagoak izango dira. Kalitate arkitektonikoari ere garrantzia emango diogu esleipenean, kostuak murriztea eraikinean bizi zikloan zehar ere kontuan hartuko dugu”.

Aurrekontua, 8,8 milioi eurokoa , lanen iraupena bi urtekoa eta Alokabidek kudeatuko du. Logela bateko bederatzi etxebizitza, bi logelako 27, eta hiruko zazpi etxebizitza eraikiko dituzte.

Datu gehiago eman ditu Itxasok, Errenteria-Oreretako etxebizitza eskatzaileen kopurua Etxebiden: 3.373 bizikidetza unitate zeuden izena emanda maiatzaren 1ean; horietatik 2.300 familiak alokairuko etxebizitza eskatzen dute, eta kolektibo horren barruan 1.773 bizikidetza unitatek betetzen dituzte alokairuko  erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko eskatzen diren baldintza ekonomikoak: urtean 9.000 eta 46.463 euro arteko diru sarrerak edukitzea da baldintza ekonomikoa.

Eskatzaileen artean 36 urtetik beherako pertsonek kupo handienetako bat osatzen dute eta alokairu babestua eskatzen dutenen artean 700 bizikidetza unitate dira; bestalde, pertsona bakarreko bizikidetza unitateak, 1.200 dira. Etxebizitzak esleitzeko Errenteria-Oreretan gutxienez hiru urtez jarraian edo azken hamar urteetan bost urtez erroldatuta egon izana egiaztatzea eskatuko dute, udalerriko sustapen babestuetarako ezarritako irizpideekin bat etorriz.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.