Joseba Iñaki Delacalleren kartelak jarriko die irudia madalenei
'Txupinazoa herriko plazan...Toperaino!' kartela izango da jaietako iragarlea; haurren kategorian Laia Maturanaren 'Txunpa Txunpa' izan da irabazlea.
Kartel kirabazlea erdian, haurren saria jaso duena eta herri bozka jaso duena. Aurtengo Madalenek badute irudia. Joseba Ilñaki Delacalle de Santosen Txupinazoa Herriko Plazan… Toperaino! kartela irabazi du MAdalenetako kartel lehiaketaren berrogeigarren ekitaldia. Koro Herrero Valdivieso, Garbiñe Ramirez Ruiz, Arkaitz Barriola Azaldegui adituek, Jose Manuel Martinez jai batzordeko kideka eta Yolnada Martin ziunegotziak osatutako epaimahaiak erabaki du aurkeztutakoen artean lan onena izan dela.
Gaur hartu dute erabakia, eguerdian, eta gaur bertan jakinarazi.
Haurren kategorian ere izan da saritua: Laia Maturanaren Txunpa Txunpa lana, eta hori izango da haurren programazioaren irudia.
Bestalde, Aldara Encinas errenteriarrak ere jasoko du saria; publikoarena izango da bere kasuan, boto gehien jasoi duena izan baita, Dantzan lanarekin. Herri saria erabakitzeko jasotako botu kopurua nabarmen jarri du udalak, eta gogorarazi, larunbatera arte, hilaren 30a arte erakusketa zabalik izangpo dela Xenpelar Etxean.
Sariei dagokionean, Delacallek 1.050 euro jasoko ditu, Maturanak 150 euro eskola materialean gastatzeko, eta Encionasek, ebrrzi, uztailaren 21ean izango den madalenetako bazkarirako gonbidapen bikoitza.
Eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei, azkenik, haien jatorri anitzak nabarmen jarrita.
