Gabierrota, Zamalbide eta Igantzin, auzo batzarrak datorren astean
Auzo Batzarrak bi urtean behin egiten ditu udalak eta udala eta herritarren arteko harremana gerturatzea dute helburu.
Auzo batzar sasoi betean da Errenteria-Orereta. Aste honetan, Gabierrota, Zamalbide eta Igantzi auzoek hartuko dute lekukoa. Ekainaren 1ean, astelehena, izango da batzarra Gabierrotan 18:00etan hasita auzo elkartean. Bilera horretan Aizpea Otaegi alkatea, eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziak izango dira.
Zamalbidek hartuko du lekuakoa ekainaren 2an, asteartean, 18:00etan auzo elkartearen frontoiko lokalean. Bertan, Aizpea Otaegi alkatea, eta Bernar Lemos eta Yoli Martin zinegotziak izango dira.
Ignatzi auzokoa, berriz, ekainaren 4an izango da, ostegunean, 18:00etan auzo elkartean. Bertan, Aizpea Otaegi alkatea, eta Bernar Lemos eta Yoli Martin zinegotziak izango dira.
Auzo Batzarrak bi urtean behin egiten ditu udalak eta udala eta herritarren arteko harremana gerturatzea dute helburu, auzotarren kezkak eta eskaera zein proposamenak jasotzearekin batera. Era berean, gobernu taldeak auzo bakoitzean garatu asmo dituen proiektuak azaltzeko baliatuko ditu.
