Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Iritzi kontrajarriak aparkalekuen aferan

Pasaiako Udalaren eta portu agintaritzaren arteko gatazkak aurrera darrai. Bi erakundeek epaia beren aldekoa dela adierazi dute.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/29

Aparkalekuen ordenantzak hautsak harrotzen jarraitzen du Pasaian. Asteazkenean Pasaiako Udalak jakinarazi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaian “argi eta garbi” indartzen dela udalak gatazka hasi zenetik Pasaiako portuaren eremu irekietan aparkalekuak arautzeari buruz defendatu duen jarrera.

Udalak adierazi du ebazpen judizialak atzera bota duela Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) defendatutako tesia, “Aparkatzeko Udal Ordenantzak eragindako portu jabari osoaren gaineko eskumen esklusiboa portuarena zela defendatzen zuena”. Udalaren arabera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak “berariaz” aitortu du udalak eskumena duela trafikoaren eta hiri mugikortasunaren arloan Pasaiako hiri bilbean dauden eta irekita dauden portu espazioetan, eta PPAren eskumen eremua “soil-soilik” portuko jarduerara eta portuaren operatibari lotutako eremuetara mugatu duela.

Epaian jasotakoaren arabera, udalak baietsi du bi administrazioek zenbait gunetan eskumenak dituztenez, “erakundeen arteko lankidetza eta akordioen bidez” arautu behar direla aparkalekuak.

Udalak nabarmendu du interpretazio hori “guztiz bat” datorrela udal erakundeak prozesu osoan izan duen planteamenduarekin: “Pasaiako hiri eta gizarte errealitateak portuko eskumenak eta herritarren mugikortasun, aparkaleku eta bizikidetza beharrak bateragarri egitea eskatzen duela”.

Hala ere, ebazpenaren ondorioz, udal ordenantzaren aplikazioa “etenda” geratuko dela jakinarazi du udalak, “eragindako portu eremuetan, epaiak berak aurreikusitako akordioa lortu arte”. Hori dela eta, udalak “beharrezkotzat” jo du “erantzukizun instituzionalarekin eta elkar ulertzeko borondatearekin jardutea, herritarrei irtenbide egonkor eta segurua eskaintzeko”.

“Denborak erakutsi du udalak arrazoi zuela gai hau aldebakarreko jarreretatik konpondu ezin zela defendatzen zuenean. Epaiak argi eta garbi aitortzen ditu hiri trafikoaren gaineko udal eskumenak, eta argi uzten du PPAk ezin duela portu jabari osoak portu erabilera esklusiboa izango balu bezala jokatu, are gehiago herritarrek egunero erabiltzeko espazioak direnean”, esan du Teo Alberro Pasaiako alkateak.

Udalak gogorarazi du, gainera, aparkalekuen ordenantza “aparkaleku faltaren eta barrutien gaineko presioaren benetako arazo bati erantzuteko” sortu zela, “bertakoen erabilera lehenetsiz eta udalerriko eguneroko bizitzaren parte diren espazioak antolatuz”. Eta argitu du: “Udala hasieratik prest egon da PPAren ekarpenak sartzeko, baita ordenantzaren zirriborroa jakinarazi ziola ere, izapidetu aurretik”.

Akordioa helburu

Bide horretan, udala eta PPA akordio bat negoziatzen ari zirela zehaztu du udal erakundeak, “egoera behin betiko desblokeatzeko eta herritarrek erabiltzeko irekita dauden portu eremuetan ordenantza aplikatzeari segurtasun juridikoa emateko”.

Bi aldeek bilera bat egin dute gaur, eta udalak proposamen bat aurkeztu du, “inplikatutako alderdi guztientzat behin betikoa eta egokia” dela uste duena. Formula hori, gainera, Estatuko beste hainbat herritan aplikatzen dela jakinarazi du udalak, erakundeen arteko lankidetza gauzatzeko, eta eredu horrek “ondo funtzionatzen” duela portu azpiegiturak dituzten eta Estatuaren eskumeneko espazioak dituzten hainbat udalerritan.

“Udala ez da epaia iritsi zain geratu. Asteak daramatzagu irtenbide bideragarri eta errealista bat lantzen, dauden eskumenak bateragarri egiteko eta pasaitarren beharrei erantzuteko. Orain aukera bat dugu gatazka haur behin betiko ixteko, erantzukizunetik, akordiotik eta administrazio bakoitzaren eskumenak elkarri aitortzetik abiatuta. Epaileak eskumenen gaia argitu ondoren, alderdien borondate politikoen kontua da orain”, adierazi du Alberrok.

Alkateak espero du ebazpen judizialaren eta azken asteetan egindako lanaren ondoren, “akordio egonkor bat lortu ahal izatea, aparkaleku sistemaren ezarpenarekin modu normalizatuan aurrera egiteko eta udalerriko hiri errealitatearen eta portuko jardueraren arteko bizikidetza ordenatua bermatzeko”.

Portuaren erantzuna

Pasaiako Udalak epaia bere aldekoa dela esan badu ere, Pasaiako Portu Agintaritzak aurkakoa esan du: “Ebazpen judizialak erabat babesten ditu PPAren argudioak, eta berresten du espazio horien barruan aparkatzea arautzeko eskumena duen administrazioa portu agintaritza bera dela”.

PPAk, historikoki, portuko erabilera orokorreko eremuetan aparkatzeko aukera eman duela esan du, “inguruko herritarrek aparkatzeko dituzten premiei modu aktiboan lagunduz”. Hala ere, iaz udalak trafikoari buruzko ordenantza berri bat onartzea erabaki zuela adierazi du PPAk, “portuko lurzoru horren zatirik handiena alde bakarretik sartuz”.

Antolamendu horren aurka egin beharrean, PPAk udalari erregulazio hori lankidetza hitzarmen bat sinatuz artikulatzeko eskatu ziola jakinarazi du. “Udalak eremuaren gaineko eskumen esklusiboa zuela alegatu zuenez, portu agintaritzak auzitara jo behar izan zuen bere jurisdikzio titulartasuna defendatzeko”.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia “irmoa” dela baietsi du portuak: “Interes orokorreko portua denez, PPAk bakarrik du portuaren kudeaketaren eta lurreko trafikoaren koordinazioaren gaineko eskumena. Auzitegiak adierazi duenez, udalak, bere kabuz jardutean, portuko interesa babesteko edozein berme ezabatu zuen, eta berari ez dagozkion ahalmenak inbaditu zituen, besteren jabari publiko baten gaineko okupazio tituluak emateko asmoz”.

Ondorioz, justiziak udal ordenantzaren 4.5 artikuluaren eta I. eranskinaren “deuseztasuna” deklaratu dituela jakinarazi du PPAk, “eta udalari prozeduraren kostuak ordaintzea ezarri dio”. “Auzitegiak gogorarazi du, gainera, eremu horietako edozein udal jarduketa hitzarmen espezifikoen bidez bideratu behar dela, eta ez inposizioen bidez”, esan du portuak.

Alkatearen hitzak gezurtatu dituzte

Udalak egindako adierazpenen aurrean, PPAk uste du “onartezina” dela alkateak zabaldutako “desinformazioa”. “Izan ere, Pasaiako alkatearen iritziz, epaiak indartu egiten ditu hiri trafikoaren gaineko udal eskumenak, eta behin betiko bidea irekitzen du portuko aparkalekuaren gatazka konpontzeko”.

Alberroren adierazpenak PPAk “epai irmotzat” duenari “buelta ematen” saiatzen ari direla azaldu du portuak, “nahita alde batera utziz auzitegiak ordenantzaren aginduak errotik baliogabetu dizkiela PPAren eskumenak inbaditzeagatik eta kostu judizialak ordaintzera kondenatu dituela”.

Hori dela eta, “informazio faltsu” hori “berehala” zuzentzeko eskatu du Izaskun Goñi PPAko presidenteak: “Ebazpen judizial honen zentzuari eta ondorioei buruzko iritzi publikoa nahasten saiatzea bateraezina da Pasaiako bizilagunek merezi eta behar duten leialtasun eta lankidetza instituzionalarekin”.

PPAk adierazi du bere helburua ez dela “inoiz” izan hiri trafikoa nola antolatu behar den inposatzea, “baizik eta portuaren funtsean eta forman titulartasuna errespetatzeko eskatzea”. “Herritarrekiko konpromisoaren eta lankidetzan aritzeko etengabeko borondatearen froga gisa”, PPAk jakinarazi du ordenantzarako zuzenketak jasotzen dituen proposamen bat bidali ziola udalari iragan astean, “legezko irteera bat adosteko eta sortutako egoera lehenbailehen konpontzeko”.

PPAk eskua luzatu du justiziak berresten duen lege esparruaren barruan “beharrezkoak” diren akordioak sinatzeko, “portuko jardueraren eta Pasaiako herritarren beharren arteko bizikidetza harmonikoa bermatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.