Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Motorren orroen zirraratik, garaipenetara

Aitor Gomez Martiarena lezoarra automobilismoko Mendiko Espainiako Txapelketan parte hartzen ari da. Bi igoeratan parte hartu, eta biak irabazi ditu.

Aitor Gomez, bere Citroen AXarekin lehian. Aitor Gomez
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/05/29

Mendiko Espainiako Txapelketako lider da, bere kategorian (7 klasean), Aitor Gomez Martiarena lezoarra. Esteponako (Malaga, Espainia) eta El Fitoko (Asturias, Espainia) igoerak irabazi ditu 1.600 zentimetro kubikoko eta 16Vko Citroen AX autoarekin. «Beti lasterketa jakinetan izan naiz parten hartzen, aukeratzen nituenetan. 2022an hasi nintzen txapelketetan serio, Euskadiko eta Nafarroako txapelketetan, nahiz Ipar Openean. Horietan lortutako emaitzak oso onak zirela ikusita, aurten Espainiako Txapelketan hastera animatu naiz». Zainetan darama automobilismoa, txikitako pasioa da. Orain, pasio hori garaipen bihurtzen hasi da Gomez.

Aitor Gomez, Aritz anaiarekin. Argazkia: Aitor Gomez.

Gomezek kontatu du umiltasunez ari dela Espainiakoan parte hartzen. Badaki sailkapen nagusi bat ez duela irabaziko. Bere klase edo kategorian, ordea, emaitza esanguratsuak lor ditzakeela azaldu du. «Espainia mailan pilotu on asko daude. Haiekin txapelketak konpartitzea oso polita da». Azken urteetan tokiko txapelketetan Citroen Saxo batekin izan da lehian, baina Espainiarakora joateko erabaki zuen AXarekin aritzea. «Urtebete pasa dugu anaiak, emazteak eta nik AXa prestatzen. Espainiako Txapelketarako araudia zorrotza da. Hortaz, AXa erosi, eta Saxoaren mekanika guztia sartu genion. Auto zaharrak gustuko ditut».

Mendiko igoerak motzak dira, minutu gutxi batzuen buruan osatzen dituzte pilotuek. Autoa erabat zukutzen dute, haren gaitasuna mugaraino eramaten dute. «Esaten da mendiko igoerak, atletismoko 100 metroko lasterketen antzekoak direla. Eztanda antzekoak. Horregatik, fidagarri diren autoak behar ditugu. Karrera hasi, eta bukatuko dutenak. Autoa bereziki txapelketarako prestatu dugu, eta sendotasuna eman diogu». Garestia da, aldiz, automobilismoa. «Hori da errealitatea. Gastua da, eta afizio handia behar da honetan aritzeko. Baina dena bezala: nahi adina diru utz dezakezu auto bat prestatzen. Alta, duzuna onartu behar duzu, eta zure errealitatera egokitu. Hortik aurrera gogoa, ilusioa eta amestea doan dira».

AGM Motorsport eskuderiako kide da Gomez. Hor bidelagun ditu Aintzane Escudero emaztea eta Aritz anaia [mekanika-lanak egiten ditu]. Haien laguntza arras eskertu du. «Izugarrizko babesa dut etxean. Esteponako lasterketara joateko, adibidez, 2.500 kilometro egin genituen asteburu batean. Ondoan izan nuen emaztea. Etxekoek pasio eta afizio hau ulertzea asko da. Horrek aurrera jarraitzeko indarra ematen dizu».

Lehenean, irabazi
Autoen saltsan hazitakoa da Aitor Gomez. Aritz anaia izan du bidelagun fidelena pasio horretan. Gidariak azaldu du haren hasierako ilusioa Jaizkibelgo igoeran parte hartzea zela, bertan lehia zen bakoitzean galdu ezinezko hitzordua zela herriko mendikoa. Gidatzeko agiria atera, eta gogoan du nola joaten ziren Jaizkibelera igoeratxoak egitera, «lehenengo Panda batekin, geroago Ibiza batekin… Beti saltsan ginen. Anaiak ere motorren prestaketan-eta asko laguntzen zidan». Ederki asko ezagutzen ditu, beraz, Jaizkibelgo bihurguneak. «Baina istripurik handiena Jaizkibelen izan nuen. Kotxea txikitu nuen hango igoeran parte hartu nuen bigarren urtean. Desguazerako gelditu zen autoa. 2007an izan zen». Bihar (larunbata) beteko ditu 50 urte Gomezek.

Aitor Gomez, Aintzane Escudero emaztearekin. Argazkia: Aitor Gomez.

Gustukoen dituen igoeren gainean galdetuta, bi aipatu ditu. Bat, etxekoa, Jaizkibelgoa, «Jaizkibel, beti nire Jaizkibel izango da». Bestea, igoera batean parte hartu zuen lehena: Etxalarkoa (Nafarroa). «Bederatzi ginen parte hartu nuen kategorian, eta irabazi nuen. Oso-oso berezia izan zen». Aginako (Lesaka, Nafarroa); Clavijokoa eta Arnedillokoa (Errioxa, Espainia); edo Bizkaiko Dimakoa ere oso gustuko ditu. 

Hasierako hartatik eta 2022tik batez ere, hainbat garaipen lortu ditu Euskadiko Kopako eta Txapelketako sailkapen nagusietan, «nahiz eta proba asko ez irabazi, oso erregularra izan naiz. Horrek eman dizkit txapelketak».

Hurrengoak
Aurtengo Mendiko Espainiako Txapelketaren egutegian beste hiru proba daude. Hurbilena ekainekoa da, Tenerifekoa (Kanaria Uharteak, Espainia). Uztailean Lugon (Galizia) izango da hurrena, eta sasoiko azkena Onilen (Alacant, Herrialde Katalanak) irailean. Tenerifekora ez da joango Gomez: «Gastu handia eta denbora asko behar dira hara joateko. Barkuan eraman behar da autoa hara, eta lasterketa baino askoz lehenago». Gomez ez baita automobilismoaz bizi, kamioi gidaria da.

«Esku bat botatzen didatenei» esker mezua bidali die auto gidariak: «Behiarte errotulazio enpresari, Oiartzungo Nabari karrozeriari, eta Peru eraikuntza enpresari ere behar dudanean denbora emateagatik. Nola ez, Donibaneko Arla tailerrari ere; anaiak egiten du lan han».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.