Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Gaur, txinparta hori behar dugu"

Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak ekainaren 13an Iruñean egitekoa den manifestaziora joateko dei irekia egin die pasaitarrei.

Bokaleko kideak, atzoko agerraldian.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/05/29

Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak ekainaren 13an Iruñean egitekoa den manifestaziora joateko dei irekia egin die pasaitarrei. “Guztia haize kontra egon denean, euskaltzaletasuna aktibatu da. Guk, Pasaiako euskalgintzan gabiltzanok, badakigu zer den hori. Badakigu zer den herri bat aktibatzea. Badakigu zer den jendea saretzea, ilusioa piztea, konpromisoa eskatzea. Badakigu zer den txinparta bat piztu eta sua zabaltzea. Eta gaur, txinparta hori behar dugu”, esan zuten atzo Trintxerpen egindako agerraldian. Euskalgintzaren Kontseilu osatzen duten eragileek deitu dute Iruñeko mobilizaziora, Euskaraz bizitzeko behar den dena. Euskaltzaleon martxa da. Pasaiatik hara joateko autobusak antolatu ditu Bokalek. Beheko koadroan dago horren gaineko informazioa.

Euskara eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistikoan daude. “Datu soziolinguistikoek, eguneroko bizipenek eta azken urteetako joerek argi erakusten digute: suspertze zikloa agortzen ari da, eta atzeraldiaren arriskua handia da. Arnasguneak ahultzen ari dira, erabilera apaltzen eta eskubideak kolokan jartzen. Oldarraldi judizial, politiko eta mediatikoak euskararen desofizializazioa elikatzen du. Globalizazio homogeneizatzaileak hizkuntza nagusiak indartzen ditu, eta minorizatuak ahultzen”, zehaztu zuten atzokoan Bokaleren izenean hitz egin zutenek. Hala ere, gaur aurretik, milaka euskaltzaleren ekimenari esker euskararen pizkundeak izan direla adierazi zuten, “guztia haize kontra zen. Guztia haize kontra denean, euskaltzaletasuna aktibatu da”.

Hizkuntza politiketan jauzia. Eskaera hori egin du Bokalek, “paradigma aldaketa bat” galdegin du: “Ezagutza benetan orokortuko duten politikak, erabilera normalerako baldintzak sortuko dituzten neurriak, ofizialtasuna Euskal Herri osoan, zeharlerrotasuna politika publiko guztietan. Tresnak badakizkigu. Oinarriak landuta daude. Adostasun sozial zabala eraikitzen ari da. Baina jauzi hori ez da bakarrik maila instituzionalean erabakiko. Indar soziala behar du”.

Ekainaren 13koa “Pizkunde berri baterako bidean” euskaltzaleen indarra erakusteko une kolektiboa izango da, hizkuntza politiketan “jauzi ausarta exijitzeko” unea: “Sinetsita gaude, herri honek badu indarra. Badu antolatzeko gaitasuna. Badu ilusioa. Orain, indar hori bideratu behar dugu. Eta bide horrek ekainaren 13an geltoki garrantzitsu bat du.
Mundua hizkuntza minorizatuen kontra badator, guk euskara jarriko dugu mundu bizigarriago baten alde. Eta badakigu hori zuek bezalako euskaltzale antolatuek egiten duzuela posible. Euskaltzaletasuna da gaurko giltza. Euskaltzaletasuna da itxaropena”.

Iruñera joateko autobusak.

Bokalek ekainaren 13ko Iruñeko manifestaziora joateko autobusak antolatu ditu. Horietan izena emateko bi bide daude: lehena, Pasaiako Udalaren webgunekoa da, eta bestea Bokaleren sare sozialetakoa. 10 euroko prezio orokorra du Nafarroako hiriburuko martxarako autobus bidezko joan-etorriak; jubilatuen, langabetuen, haurren eta gazteen tiketaren prezioa 5 eurokoa da.

Autobusen irteera Donibaneko Meipin izango da, eta geldialdiak egingo ditu barrutietan. Hala, ekainaren 13ko 14:50an irtengo dira Donibaneko auzotik autobusak, ondoren antxotarrak hartzeko (Ibaiondon, 15:00etan). Antxotik San Pedrora egingo dute bidea ibilgailu kolektiboek (15:10an, autobusen geltokian) eta ondoren trintxerpetarrak jasoko dituzte postetxe pareko geltokian (15:15ean).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.