Piratari harrera egin dio udalak
Luis Mari Moreno Urretabizkaia izango da aurtengo madalenetako omendua.
Pirata, aurtengo madalenetako omendua, udal ordezkariekin.Herri Bizia Luis Mari Moreno Urretabizkaia Pirata musikariari harrera egin diote udal ordezkariek. Herritar batzordeak erabakita, bera izango da aurtengo madalenetako omendua, eta beraz, jaiei hasiera emango dien txupina pizteko arduraduna.
Harrera egitearekin batera, hitzordua baliatu dute omendua izateak dakartzan ekitaldi eta ¡xehetasunen inguruan hitz egiteko. Gainera, txupina botako den balkoia bertatik bertara ikusteko aukera ere izan du Piratak.
