Sare elektrikoa berritzeko lanak, hirigunean
Aste honetan hasi dira Errenteriako hirigunean sare elektrikoa berritzeko lanak.
Lanak aste honetan hasi dituzte.Herri Bizia Aste honetan hasi dira Errenteriako hirigunean sare elektrikoa berritzeko lanak. I-DE Grupo Iberdrolak sustatutako lanen helburua da egungo sare elektrikoa hobetzea, lurpeko kanalizazio eta hodi berriak instalatuz.
Lanak Jose Erbiti kalean hasi dira, eta datozen hiru hilabeteetan pixkanaka garatuko diren hainbat fasetan egingo dira, hiriguneko beste puntu batzuetara ere zabalduz; besteak beste, Herriko Plaza, Kapitanenea, Biteri, Santxoenea eta Vicente Elizegi kaleetara.
Udalak, lan horiek herritarrei eta merkatariei eragin diezazkieketen eragozpenez jabetuta, enpresa sustatzaileari eskatu dio ahalik eta gehien murrizteko auzokideei, merkatariei eta eremu horietako erabiltzaileei sor dakizkiekeen eragozpenak; hala nola, trafiko mozketak, sarbide murrizketak edo sor daitezkeen bestelako eragin puntualak. Era berean, lanen garapen egokirako aurreikusten diren aldaketen berri modu argi eta zuzenean emateko beharrezko komunikazio kanalak ezartzea ere eskatu zaio.
Udalak obren garapenaren jarraipen etengabea egingo du, eta lanak gauzatzen diren bitartean sor daitezkeen gorabeherak eta kezkak enpresa sustatzaileari helaraziko dizkio.
