'Txosnetan nabil' kanta zabalduko du Majadak, aurki
Abestia ekainaren 24an Oihan Azkune ekoizlearekin batera kaleratuko duen Euskaribe Mix EParen aurrerapena da.
Aitor Majada Rodriguez eduki sortzailea Euskjaraldiaren Errenteria-Oreretako hamaikakoaren parte izan da.Izaro Perez Loperena Aitor Majada artistak hilaren 24an kaleratuko duen Euskaribe MIx EParen bigarren aurrerapena egingo du aurki. Bihar gauerdian izango da zehazki, eta apirilean Bizitza jarri dantzaN abestiarekin egin moduan, orain Txosnetan nabil hilaren 3 eta 4atren arteko gauerdian zabalduko du bere youtube kanalean.
Txosnetan nabil kantaren oinarrian, Stereo Love kantua dagoela azaldu du artista errenteriarrak, txosnak, udako jaiak eta giroa ditu ardatz, giro paregabea sustatuz bai erritmoarekin zein letrekin ere”. Bi aurrerapenak jada existitzen ziren kantuetan oinarrituta egin ditu Majadak, baina EPa osatuko duten beste lau abestiak, berriak eta originalak izango direla adierazi du. Bigarren kantu honetan, Arrasateko Anixerekin ariko da errenteriarra.
Youtubeko bere kanalean, eta Majada zein Azkuneren sareen bidez zabalduko dute diskoaren aurrerapen kanta asteazkenean, hilak 3, 00:00etan. Hura entzutera deitu du Majadak, “espero dugu kanta guri bezainbeste gustatzea”.
