Aizpea Otaegi alkateak testigantza emango du bihar bidalitako informazioa egiaztatzeko
Adin Txikikoen Fiskaltzaren aurrean izango da alkatea, atzo Polizia Judizial eta Ertzaintzari bidalitako informazioa egiaztatzeko.
Aizpea OAtegi alkatea, asteleheneko agerraldiko irudi batean. Aizpea Otaegi alkateak testigantza emango du bihar —hilak 5, ostirala— Adin Txikikoen Fiskaltzaren aurrean, atzo Polizia Judizial eta Ertzaintzari bidalitako informazioa egiaztatzeko. Emandako informazioa egiaztatzearekin batera, biharko deklarazio horren helburua ere bada balizko biktimak identifikatzen laguntzea, udal iturriek azaldu dutenaren arabera.
Adingabeen Fiskaltza adin txikikoen ongizatea bermatzen duen organismo judiziala da.
Orain arte nabarmen jarritako moduan, oraingoan ere, biktimek erabakitakoaren arabera, eta beraz, horien nahiaren arabera jardun duela prozesu osoan nabarmendu du tokiko erakundeak: “Une oro gardentasunez eta lankidetzatik jardun du udalak Ertzaintza zein Polizia Judizialarekin, maiatzean lehen aldiz Xenpelar Bertso Eskolaren inguruan zeuden salaketen berri izan zuenetik”.
Zentzu horretan beste erakundeekin lan egiten jarraitzea dela bere nahia adierazi du Otaegik, orain arte egin duen bezala. Izan Fiskaltza, Ertzaintza edo Foru Aldundiko Berdintasun arloa.
