Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Antxo, dantzaren epizentro zortzigarrenez

Hilaren 11tik 14ra Pasaiako Dantza Festibalak Antxo dantzaz beteko du, 17 emanaldirekin. Gaur aurkezpen eta solasaldirako saio berezi bat egingo da Kultur Etxean, 19:00etan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/04

Pasaiako Dantza Festibalak (PDF) Antxoko kaleak hartuko ditu hilaren 11tik 14ra bitartean. Lau egunez barrutia dantzaren epizentro bilakatuko da. Festibala indartsu lurreratuko da Antxon, 17 ikuskizunekin. Urtero bezala, festibala ibiltaria eta kaletarra izango da, eta barrutiko bost txokotan gozatu ahal izango da emanaldiez: Luzuriaga parkean, Skate harmailetan, Skate parkean, Ibaiondon eta Katuen Etxadian. Azken gune hori da aurtengo berritasuna.

Aurtengoa PDFren zortzigarren ekitaldia izango da, eta dantza komunitarioa eta lurraldearekin lotutako sorkuntza prozesuak indartuko dituztela jakinarazi zuen atzo Aiert Beobide Haatik Konpainiako kideak eta dantza zikloaren antolatzaileak: “PDFk dantza ez du soilik erakustaldi gisa ulertzen, topaketarako, parte hartzerako eta elkarrekin sortzeko tresna gisa baizik”. Atzo eman zituzten zortzigarren edizioaren xehetasun guztiak festibalaren gune izango den Skate harmailetan. Agerraldiaren aurretik, Helena Wilhelmsson dantzariak festibalean interpretatuko duen Trembling Frequencies piezaren erakustaldi bat egin zuen. Bakardadeari, amorruari eta ahots artistikoari buruzko hausnarketa bat egin du sortzaileak pieza horretan.

Dantza komunitarioa eta lurraldearekin lotutako sorkuntza prozesuen apustu gisa, aurkezpen eta solasaldirako saio berezi bat egingo da gaur (osteguna) Antxoko Kultur Etxean, 19:00etan. Gaurko saioan aurtengo edizioko xehetasun guzti-guztiak ezagutaraziko dira, eta bi prozesu berezi izango dituzte hizpide: Anakrusa, herriko pertsonekin garatutako proiektua, aurten Garden pieza interpretatuko duena, eta Oihana Varelaren Okupa proiektua, Zeharkatzen obra eskainiko duena.

Honakoa esan zuen Teo Alberro alkateak jaialdiaren inguruan: “Antxoko kaleak, plazak eta txokoak dantzaren bidez biziberrituko dira berriro. Eta hori da, hain zuzen ere, jaialdi honen indargune handienetako bat: kultura antzokietatik eta aretoetatik haratago eramatea, herritarren egunerokotasunera ekartzea eta espazio publikoak sormenaren, emozioaren eta topaketaren gune bihurtzea. Kulturak herria egiten baitu, eta are gehiago kalean gertatzen denean: herritarrak elkartzen ditu, harremanak sortzen ditu, auzoak aktibatzen ditu eta espazioei esanahi berriak ematen dizkie”.

Bestalde, honakoa gaineratu zuen Laura Ré Kultura zinegotziak: “Dantzak gorputzen bidez plazaratzen ditu istorioak, emozioak, aldarriak eta bizipenak, eta horregatik da arte adierazpide hain berezia eta hain unibertsala”. Bide horretan, PDF kalera ateratzearen garrantziaz mintzatu zen: “Kalea ez baita soilik igarobide bat; elkar ikusteko, elkar aitortzeko eta elkarrekin esperientziak partekatzeko espazioa ere bada. Eta horregatik jarraituko dugu PDFren gisako proiektuen alde egiten. Herria egiten duten egitasmoak direlako, harremanak sortzen dituztelako eta kultura guztiontzat eskuragarri jartzen dutelako”.

Sorkuntza berrien sustapena

Zortzigarren ekitaldiak PDFren beste funtzioetako bat indartuko duela jakinarazi zuen Beobidek: sorkuntza berriak bultzatzea. Horren adibide da Aimar Odriozolaren proposamena, jaialdiaren babesarekin garatu dena. Skate parkerako propio pentsatutako lana da Odriozolarena.

PDFk, gainera, estreinaldiak, lehen sorkuntzak eta prozesuan dauden lanak ere bilduko ditu, esaterako, Itzel Vela eta Marina Alonsoren lana, Diskordia Kolektiboarena, Oihana Vesgarena edota Hodei Iriarte eta Alberto Serranoren Aatxe pieza.

Horrez gain, programazioak “askotariko hizkuntza eta begiradak” jasoko dituela jakinarazi zuen Beobidek. Dani Hernandezek dantza espainiarra eta esperimentazio garaikidea uztartzen dituen Corboba Drone pieza interpretatuko du, eta dantza urbanoko freestyle lehiaketaren hirugarren edizioa egingo da, “inprobisazioa, musika eta kultura urbanoa sendotzeko”.

Proposamen horiekin batera, ibilbide sendoa duten euskal konpainiak eta sortzaileak ere bilduko dira Antxon, esaterako, Haatik, Osa + Mujika eta Amaia Elizaran. Horiek “esperientzia, arriskua, sorkuntza berria eta parte hartze herritarra uztartzen dituen programazioaren pisu artistikoa indartzen” dutela adierazi zuen Beobidek.

Tokiko eta hezkuntza arloko ehunak ere presentzia izango du PDFn, eta Iker Murillo Studio 24ren, Alkartasuna Dantza Taldearen eta Errenteria-Oreretako Herri Arte Eskolaren erakustaldiek “jaialdiaren dimentsio pedagogikoa, soziala eta komunitarioa” nabarmenduko dute.

Taberna zerbitzua

Asteburuan, hilaren 13an eta 14an (larunbata eta igandea), food truck eta taberna zerbitzua jarriko dira Luzuriagan ikuskizunek irauten duten bitartean, bertako giroa sustatzeko. Hauexek dira ordutegiak:

  • Hilaren 13a: 12:00etatik 16:00etara eta 18:00etatik 00:00etara.
  • Hilaren 14a: 12:00etatik 16:00etara.

Hona hemen Ximun Leturia Letek sortutako bideoa, atzoko agerraldiaren ingurukoa.

Pasaiako Dantza Festibala

Hilak 11, osteguna

  • 19:00: Okupa proiektuaren Zeharkatzen, Ibaiondon.
  • 19:30: Itzel eta Marinaren Accroc, Katuen Etxadian.
  • 19:45: Amaia Elizaran eta Neonymusen Iraun, Katuen Etxadian.

Hilak 12, ostirala

  • 19:00: Aimar Odriozolaren Hau zulo hontan, Skate parkean.
  • 19:30: Diskordiaren Henko, Skate harmailetan.
  • 20:00: Haatiken Ioi, Ibaiondon.
  • 21:30: Unity projecten Freestyle txapelketa, Skate harmailetan.

Hilak 13, larunbata

  • 09:00: Yoga familian Arima Yogagunearekin, Luzuriagan.
  • 12:30: Eskolen erakustaldia, Luzuriagan.
  • 19:00: Osa + Mujikaren Tupper, Skate harmailetan.
  • 19:15: Dani Hernandezen Cordoba Drone, Skate harmailetan.
  • 20:30: Helena Wilhelmssonen Trembling Frequencies, Luzuriagan.
  • 21:00: Hodei eta Albertoren Aatxe, Luzuriagan.
  • 22:00: Oihana Vesgaren Sonus Fossio, Luzuriagan.

Hilak 14, igandea

  • 12:00: Iker Murillo Studio 24ren Barra klasikoa, Ibaiondon.
  • 13:00: Herri ekimena. Anakrusaren Garden, Luzuriagan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.