Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Etorkizuneko Badia' proiektua berretsi dute badiako alkateek

Portuaren modernizazioa, gobernantza eredu berria, herritarren bizi kalitatea eta eskumenen transferentzia aldarrikatu dituzte Aizpea Otaegik, Mikel Arrutik eta Teo Alberrok.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Lezo,Pasaia
2026/06/05

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Mikel Arruti Lezokoak eta Teo Alberro Pasaiakoak 2023an aurkeztutako Etorkizuneko Badia dokumentuaren indarraldia berretsi eta Pasaiako Portu Agintaritzaren (PPA) eskumenen transferentzia aldarrikatu zituzten atzo Donibanen. Hiru alkateek nabarmendu zuten duela hiru urte aurkeztutako proposamenek “gaurkotasun osoa” dutela, eta “beharrezkoak” direla “badiaren etorkizun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoa bermatzeko”.

Hiruek adierazi zuten Pasaiako badiak ezin duela “XIX. mendeko logikekin” funtzionatzen jarraitu, eta “premiazkoa” dela portu hiri eredua “XXI. mendeko erronketara egokitzea”. Bide horretan, Otaegik, Arrutik eta Alberrok aldarrikatu zuten “portuaren modernizazioa herritarren bizi kalitatearekin, deskarbonizazioarekin eta jarduera ekonomikoaren lehiakortasunarekin uztartu behar dela”.

Arrutik kamioien trafikoaren arazoa jarri zuen mahaiaren gainean, eta gogorarazi zuen 2023ko dokumentuak jada planteatzen zuela “trafiko astuna herriguneetatik bereizteko beharra”. Horrekin batera, Oarsoaldeko lau alkateek “Lezoko eta Oiartzungo industrialdeak gaitasun handiko errepideekin zuzenean lotzeko proposamen integrala” aurkeztu dute berriki. Horrez gain, portuko salgaien %90 kamioi bidez mugitzen jarraituko dela aurreikusita dagoenez, alkateek “ezinbestekotzat jo” dute “porturako sarbide berri bat garatzea”.

Arrutik, gainera, Planta Logistikoaren proiektuaren “ezegokitasuna” gaitzetsi zuen, eta oroitu zuen eskualdeko lau udalerriek eta hainbat alderdi politikok “jarrera partekatua” adostu zutela proiektu horren aurka: “Ez da zilegi beldurrarekin politika egitea. Portuko trafikoa ezin da herritarren bizkar antolatzen jarraitu; badiak behar dituen irtenbideak etorkizuneko ikuspegia behar dute, ez iraganeko errezetak”.

Bestalde, Alberrok adierazi zuen portua “urte luzez egindako eskaeren, herritarren presioaren eta lege betebeharren ondorioz” hasi dela neurri batzuk martxan jartzen, esaterako, kaien elektrifikazioa. Pasaiako alkatearen arabera, “neurri horrek deskarbonizazioan ez ezik, zarata gutxitzean eta herritarren bizi kalitatean ere eragin zuzena du, baina hamarkada bateko atzerapenarekin dator”. Badiako alkateek eskatu bezala, airearen, zarataren eta uraren kalitatea neurtzeko sistema iraunkorrak portuko plan estrategikoan txertatu izana “urrats bat” dela zehaztu zuen Alberrok, baina kutsaduraren kontrola herritarren kexen menpe egon dela gaineratu zuen: “Modernizazioa ezin da propaganda hutsa izan, herritarren bizi kalitatean benetako eragina izan behar du”.

Alberro ere gobernantza auziaren inguruan mintzatu zen, eta PPAri udal eskumenak errespetatzeko eskatu zion. Izan ere, beste portu hiri batzuetan udalerriek portuaren inguruko erabakietan “protagonismo handiagoa” dutela baietsi zuen Pasaiako alkateak, eta Pasaiak ez duela “gutxiago merezi”.

Otaegik, gainera, “ezinbestekotzat jo” zuen portuaren eta ondoko herrien arteko gobernantza eredua aldatzea. Errenteria-Oreretako alkatearen esanetan, portuaren eta herritarren interesak ez dira kontrajarriak: “Portuko langile eta operadoreekin egon gara, eta haiek planteatzen dituzten neurri askok bat egiten dute herritarrek eskatzen dituztenekin, eta portuak bere plan estrategikoan planteatutakoaren kontra doaz”.

Hiru alkateek berretsi zuten portuaren eskumenen transferentzia “funtsezkoa” dela “beharrezko inbertsio publikoak bizkortu ahal izateko”. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eskatu zioten Berpiztu izeneko funtsa berraktibatzeko, “badiak oraindik ere eraldaketa handiak” behar dituela iritzita.

Azkenik, alkateek adierazi zuten Pasaiako portuak euskal ekonomian “paper estrategikoa” duela eta “ekonomia urdinarekin, deskarbonizazioarekin eta jarduera berritzaileekin lotutako aukera berriak ireki” behar dituela. Horretarako, “portuko espazioak jarduera berritzaileak eta enplegu berriak sustatuko dituzten enpresen eskura jartzea” galdegin zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.