Ekainean, lau auzo batzar Lezon
Udal gobernua Gaintxurizketako, Altamirako, Pisbe-Lopene-San Pedroko, eta erdiguneko bizilagunekin bilduko da datozen egunetan.
Udalaren jardunaren berri emateko, eta auzotarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko lau auzo batzar egingo ditu udal gobernuak ekainean zehar. Gaintxurizketako, Altamirako, Pisbe-Lopene-San Pedro eremuko, eta erdiguneko lezoarrekin bilerak egingo ditu udal gobernuak. Herriko gaiak, eta auzoetako espezifikoak izango dituzte hizpide udal agintariek; auzotarren kezkak ere jasoko dituzte.
Batzar horiei garrantzia eman nahi diete udaletik, herritarrekin harreman zuzen eta aurrez aurrekoarekin herri hobea egiteko aukera direla uste baitu. Beraz, parte hartzeko eskatu die lezoarrei.
Honakoa da ekaineko lau batzar horien egutegia
- Hilak 9, asteartea. Gaintxurizketako batzarra, 18:30ean, Antxillastegin.
- Hilak 10, asteazkena. Altamirako batzarra, 18:30ean, Altzate Auzo Elkartean.
- Hilak 16, asteartea. Pisbe, Lopene eta San Pedroko batzarra, 18:30ean, Allerru-Jaizkibel elkartean.
- Hilak 17, asteazkena. Erdiguneko batzarra, 18:30ean, Kultura Aretoan.
