Euskal Kooperatibismoaren erronkak, aztergai Torrekuan
Euskal kooperatibismoa eraldatzen duten identitate berriak hitzaldia antolatu du TEKSek,
Torrekua teknologia libreen talaia gisa ateak zabaldu zitueneko ekitaldiko argazkia. Euskal kooperatibismoa eraldatzen duten identitate berriak hitzaldia antolatu du TEKSek, —teknologia libreak eta ekonomia sozial eraldatzailearen markoan diharduten enpresa eta kooperatiben sarea da— Torrekuan, polo teknologikoaren egoitzan.
Solasaldian Miguel De la Fuenteren doktore tesitik abiatuta, euskal kooperatibismoaren gaur egungo erronkak landuko dituzte, identitate kooperatiboak ardatz hartuta: “De la Fuenteren Ikerketak Euskal Herriko Kooperatibaren Sozio-Historia aztertu du, mugimendu honen matrize ideologiko anitz eta pluraletan eta horiek sortu dituzten identitate-dinamiketan arreta berezia jarriz”.
Tesi horren ondorio nagusietako baten arabera, mugimendu kooperatiboa ziklo sozio-historiko berri batean sartu da, kooperatiben “demografia” berri batek eta matrize ideologikoen mutazioak ezaugarrituta. Antolatzaileen esanetan, aldaketa horiek kooperatibisten identitate sendoa “higatu” dute, eta agerian utzi dituzte kooperatibagintzak dituen erronka berriak zazpi lurraldeetan.
Beñat Irasuegi Ibarrarekin eta Miguel de la Fuenterekin elkarrizketa irekian, memoria eta errelato kooperatiboak berregitea da asmoa, hitzaldi-solasaldira bertaratzen direnekin batera.
Solasaldia, hilaren 16an izango da, asteartearekin, 11:00etatik 13:00etara Torrekuaren hirugarren solairuan.
