Grafitietan trebatu dira Donibaneko gazteak
Nexgraffeko Aitor eta Nestorren gidaritzapean, teknikak ikasi eta mural bat margotu zuten gazteek San Roke kalean.
Eskubidean planaren baitan, Donibaneko gazteek grafiti tailer bat egin zuten maiatzaren 30ean. Nexgraffeko Aitor eta Nestorren gidaritzapean, espraiarekin margotzeko teknikak ikasi zituzten, eta ikasitako hori San Roke kaleko paretan islatu zuten ondoren, mural bat egin baitzuten bertan.
Ikasturtea bukatzen ari da, eta haiek proposatu eta antolatutako ekintzekin gozatzen ari dira Pasaiako gazteak.
