Larrialdietako medikua eskatzeko, elkarretaratzea ostiralean
Larrialdietako medikuaren presentzia uneorokoa eskatuko dute. Elkarretaratzera deitu dute horretarako ostiralean, hilak 12, 11:30ean.
2024ko otsailean egindako manifestazio jendetsuaren artxiboko irudi bat. Kalera aterako dira osasun publikoa eta kalitatezkoaren alde, beste behin ere. Osasun Publikoaren aldeko plataformak deituta, Iztieta anbulatorioaren aurrean elkarretaratuko dira ostiralean—hilak 12—, 11:30ean. Larrialdietako medikua astelehenetik igandera, eta 24 orduz izatea anbulatorio horretan eskatuko dute protestaren bidez.
Urgentziazko bilera eskatu zieten ESI Donostialdeko arduradunei Donostialdeko Osasun Publikoaren aldeko plataformek duela hilabete eta erdi OSI Donostialdeko EAG Etengabeko Arreta Guneen egoera tamalgarriaren gainean hitz egin eta aterabideak eskatzeko, “erantzunik eman gabe jarraitzen dute”. Hori horrela, kalera ateratzea erabaki dute salaketa egitera eta konponbideak eskatzeko, eta herritarrei dei egiten diete bat egitera.
