Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Salbazioa eta kopa, dena asteburu berean

Zirraraz betetako asteburua izan da Allerru Kirol Elkartearentzat. Lezoko futbol taldeko bi ekipok asko izan dute jokoan.

Gizonen taldekoak, larunbatean, gol bat ospatzen.Allerru Kirol Elkartea
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/06/08

Zirraraz betetako asteburua izan da Allerru Kirol Elkartearentzat. Lezoko futbol taldeko bi ekipok asko izan dute jokoan. Zorionez, dena ondo atera zaie: gizonen Gorengo Erregional Mailakoek datorren urtean kategoria horretan jokatzen jarraituko dute, hau da, jaitsiera ekidin dute; nesken Haur Mailako F-8ko taldea, berriz, Gipuzkoako Udaberri Kopako txapeldun izan da.

Gizonen Gorengo Erregional Mailakoek mailari eusteko kanporaketaren itzuliko partida jokatu zuten larunbat arratsaldean Plazetan, Mondragon Bren kontra. Joaneko partidan arrasatearrek 1-0 irabazi zuten; kategoria mantentzeko, beraz, gol bat baino gehiagoko aldearekin irabazi behar zuten zuri-berdeek. Eta egin zuten. 3-0 irabazi zuten. Lehen zatia husnakoarekin bukatu zen, baina bigarrenean martxa bat gehiago sartu, eta Urko Sainzen (52. minutuan) eta Imanol Morenoren (67. eta 83. minutuetan) golei esker mamuak uxatu, eta mailan beste behin izateko eskubidea irabazi zuten. Lezoar asko izan ziren Plazetan taldea animatzen, neurri batean haien bultzadari esker ere mantendu du maila Allerruk.

Igande goizean Gipuzkoako Udaberri Kopako finala jokatu zuten F-8 neskek. Markagailuak dio erraz egin zutela bere kopa, Aiztondori 5-1 irabazi ziotelako. Baina ahalegin betean izan ziren neska gazteak desio zuten hura lortzeko. Egin zuten.

F-8ko Haur Mailakoen kapitaina, Gipuzkoako Kopa eskuan. Argazkia: Gipuzkoako Futbol Federazioa / X

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.