Sagardoaren bueltan, goxo
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, XXXI. Sagardo Jaia egin zen larunbatean Antxon.
Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, XXXI. Sagardo Jaia egin zen larunbatean Antxon. Egun berezia izan zen larunbatekoa barrutian, Alkartasunaren jaiaz gainera, Pasaia-Lezo Lizeoak 50. urteurrenaren Plazara! festa egin zuelako. Giroz betetako eguna izan zen.
Biteri plazan jarri zituen sagardoarekin postuak barrutiko eragileak. Hasieran jendeari hara joatea kosta bazitzaion ere, azkenerako bizkortu egin zen sagardozaleen emaria eta giro goxoan izan ziren han bildutakoak.
Jarraian, bertako hainbat irudi.
