San Juango eskifaiak, liga hasierara begira
'Batelerak' ontzia hirugarren postuan sailkatu zen atzo Euskadiko Txapelketan, eta 'Erreka' bigarrenean Lekeitioko estropadan.
Arraun denboraldia hastear da, eta eskifaiak azken prestaketa lanekin ari dira buru-belarri, liga hasierara ahalik eta ondoen iristeko. San Juan Koxtape klubari dagokionez, Batelerak ontziak Euskadiko Txapelketa jokatu zuen atzo Getariako uretan. Emakumeen ontzi nagusia hirugarren postuan sailkatu zen txapeldun izan den Arraun Lagunak-etik 11 segundora. Tolosaldea izan zen bigarren, garailetik 6 segundora.
Erreka, aldiz, ez zen Euskadiko Txapelketan izan, eta Lekeitioko estropada jokatu zuen larunbatean. Gizonen ontzi nagusia bigarren postuan sailkatu zen, garaile izan zen Oriotik 9 segundora.
