Tokikoa erostea errazteko bi armairu adimendu berri
Errenkoalde elkarteak bezeroentzako zerbitzua hobetzea du helburu bi armairu adimendu horiek jarrita.
Aldakonean jarritako armairu adimenduna.Herri Bizia Errenkoalde elkarteak bi armairu adimendu berri jarri ditu tokiko merkataritzan egindako eskaerak jasotzeko; Niessen merkataritza gunean dago horietako bat, eta produktu freskoak kontserbatzeko hoztutako konpartimenduak ditu, baita hoztu gabeko espazioak ere beste produktu mota batzuentzat. Beste armairua, Aldakoenea eraikinean jarri dute, eta hoztu gabeko konpartimenduak ditu. Horiek egokiak dira produktu ez galkorrak eta merkataritza sektore sektore desberdinetako artikuluak jasotzeko.
Zerbitzuaren funtzionamendua erraza da. Erosketa egin ondoren, saltokiak eskaera prestatu eta aukeratutako armairu adimendunean uzten du. Une horretan, bezeroak SMSa jasotzen du bere eskuko telefonoan, bilketarako kode pertsonal batekin. Armairura joatean, kode hori sartu baino ez du egin beharko. Bilketa segurua, erosoa, eta guztiz autonomoa bermatzen duela azaldu du Errenkoaldek, “pertsona bakoitzak bere ordutegi eta beharretara egokitu ahal izan dezan”.
Erabiltzailearentzat, zerbitzua guztiz doakoa da. Errenkoalde Elkarteak tokiko merkataritza berritzeko eta herritarren eguneroko beharrei erantzuten jarraitzeko konpromisoa berretsi du, “Errenteria gero eta herri erosoagoa, irisgarriagoa, eta modernoagoa izan dadin”.
