Ziklomotorrentzat IAT zerbitzu mugikorra eskainiko dute
Azterketa egin ahal izateko, hitzordua eskatu behar da aurrez, telefonoz deituta.
Azterketa teknikoa egiteko bi egun izango dituzte ziklomotor gidariek. Ziklomotorrentzako IAT Ibilgailuen Azterketa Tekniko zerbitzua eskainiko du Itevelesak hilaren 18an—osteguna— unitate mugikor baten bidez. Udaltzaingoaren egoitzan, Masti-Loidi industria guneko 2. zenbakian izango da, 08:30etik 13:30era.
Horretarako, aldez aurretik hitzordua hartu beharko da 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta.
