Ilunbe otxotearen emanaldia, Madalenaren ermitan
Gipuzkoako ahots talde gazte eta interesgarrienetako bat da Ilunbe Otxotea. Igandean izango da kontzertua, 12:00etan hasita.
Basilikaren eraikina askotan eraberritu dute. Gipuzkoako ahots talde gazte eta interesgarrienetako bat. Hala definitu du Maria Magdalenaren Lagunak Kultur Elkarteak igandean etxera ekarriko duen Ilunbe Otxotea. Elkarteak Madalenaren ermita musikaz betetzeko egitarau zabala ontzen du ikasturtero, ermita bera ezagutzera emateko, baita musikari hauspoa emateko ere. Oraingoan otxotea ekarri du, Ilunbe. 12:00etan hasita kontzertua eskainiko du Pasaiako taldeak, eta ez du inor epel utziko, hala adierazi dute antolatzaileek.
2022an ibilbidea hasi zuen eta Pasaia Musikaleko ikasleek osatzen dute, ahots lanean eta ahots grabeentzako errepertorioan sakontzeko helburuz. Josu Elberdin irakaslea eta gaur egungo euskal konpositore esanguratsuenetakoa da zuzendaria.
Abestuko dituztenen artean hainbat garai eta estilotako lanak, baita euskal folkloreko pieza ezagunak, Elberdinen moldaketa eta pieza ezagunekin batera. Bukatzeko, berriz Habanera eta kantu herrikoiak eta ikusleak ere animatuko dituzte hainbat kantutan lagun egitera.
Emanaldiak aukera paregabea eskainiko die bertaratzen direnei abesbatza eta euskal musikaz gozatzeko.
