EAJren kezka Altamirako eta Villa Bateko berdeguneen harira
Jeltzaleek esan dute "utzita" daudela bi eremu horietako berdeguneak, eta gobernu taldeak ez dituela "gutxieneko mantenu zerbitzuak" betetzen
Laura Martinez eta Alaitz de La Maza EAJren zinegotziak.Lezoko EAJ Lezoko EAJren ustez Altamirako eta Villa Bateko berdeguneak “utzita” daude. Horren arrazoia gobernu taldeak bertan “gutxieneko mantenu zerbitzuak” ez dituela betetzen azaldu du, “sastrakak, sasiek eta zuhaitzen adarrek espaloiak eta pasealekuak inbaditzen dituzte, zirkulazioa zailduz eta hiri altzariak ezkutuan utziz”. Horrek segurtasun arazoak sortzen dituela azaldu dute jeltzaleek.
Harago joan da Laura Martinez zinegotzia. Adierazi du bi adibide horien antzekoak beste auzo batzuetan ere gertatzen direla, “biziki kezkatzen gaitu auzoek hain mantentze eskasak izatea”. Inausketa erregularrak eta garbitasuna eskatu dituzte: “Gure kaleen irudiari eragiteaz gain, bertan ibiltzen direnen segurtasuna eta mugikortasuna arriskuan daude”.
“Berehalako neurriak” har ditzala esan dio EAJk gobernu taldeari, “hala nola inausketa partida indartzea, baita horien maiztasuna areagotzea ere, auzoak bertan bizi eta ibiltzen diren pertsona guztientzat espazio seguruak, ibiltzeko modukoak eta duinak direla ziurtatuz”.
