Errota gertutik ezagutzeko aukera
Hileko bigarren asteburuetan jartzen dute martxan hura bisitatu nahi dutenentzat.
Fanderiako Errotaren barrualdea. Fanderiako Errotak ateak zabalduko ditu barrutik ezagutzeko asteburuan. Hileko bigarren asteburuetan jartzen dute martxan hura bisitatu nahi dutenentzat. Larunbatean 11:30etik 14:00etara izango da zabali, eta igandean, 10:30etik 14:00etara. Bere historia ezagutu, martxan ikusi eta ibaiak duen garrantzia ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Larunbatean gainera, Fanderiako orientazio ibilbidea ezagutzeko aukera izango da. Mapa eskuartean, puntu batzuk topatu beharko dira, auotik bi kilomtero inguruko ibilbide laburra eginez. Publiko zabalari zuzendutako ekintza da larunbatean, hilaren 13an, egingo dutena. Horretarako, 690 72 02 64 edo 943 49 45 21 telefono zenbakietara deitu behar da. Tailerra 10:30etik 11:30era izango da.
