Astelehenean, odola emateko aukera Lezon
17:30etik 21:00etara egin ahal izango da elkartasun keinua, anbulatorioan. Aurrez hartu behar da txanda.
Lezoko odol emaileen taldeak elkartasun keinua egiteko aukera berria prestatu du astelehenerako (hilaren 15erako). 17:30etik 21:00etara odola emateko saioa antolatu du, anbulatorioan.
Tarte horretan odola emateko aurrez txanda hartu behar dela jakinarazi dute taldekideek. Hala, tartea gordetzeko astelehen goizean bertan 943 00 78 85 telefono zenbakira deitu behar da. Internet bidez ere gorde daiteke hitzordua.
Aurretik txandarik ez hartu, eta odola eman nahi dutenek, saioa bitartean anbulatoriora joan daitezke eta han galdetu ea tarteren bat libre dagoen.
