Odola ematera deitu dituzte antxotarrak
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 17an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Datorren asteazkenean, hilaren 17an, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 13an, 14an eta 15ean Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 16an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Maiatzeko odol erauzketetan 20 odol poltsa jaso ziren, emaileetako bat berria izan zelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
