Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ordutegi aldaketa kirol instalazioetan

Datorren astelehenean, hilaren 15ean, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal igerilekuetan, eta irailaren 6ra arte izango da indarrean.

Beraungo igerilekuaHerri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/06/11

Datorren astelehenean, hilaren 15ean, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal igerilekuetan, eta irailaren 6ra arte izango da indarrean. Errenteria-Oreretako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu bereziekin.

Aurreko denboraldian izandako erabiltzaileen datua eman du udalak:  2025 denboraldian, 32.937 pertsona sartu ziren Beraunera eta 57.402 Fanderiako igerilekuetara.

Beraungo igerilekuaren ordutegia hilaren 15etik abuztuaren 31ra (biak barne) 10:30etik 21:00etara eta irailaren 1etik 6ra (biak barne) 10:30etik 20:30era. Uztailaren 22an instalazioa itxita egongo da herriko jaiak direla eta. Fanderiako igerilekuen ordutegia ere aldatu egingo da udan, eta 9:00etatik 22:00etara izango da zabalik  asteko egun guztietan, igande eta jai-egunetan barne. Bestalde, Galtzarabordako Kiroldegiko igandeetako ordutegia 8:00etatik 14:00etara izango da hilaren 21etik irailaren 6ra arte, biak barne.

Errenteriako Udalak gogorarazi du, bestalde, Fanderiako Udal Igerilekuak “igerileku estali gabe” gisa funtzionatzen duela udako denboraldian, Erabilera Kolektiboko Igerilekuen Osasun Araudiaren arabera (32/2003 Dekretua, 2003ko maiatzaren 8ko EHAA). Lege-araudi horrek ez du baimentzen igerilekuak “estalita” eta “estali gabe” aldi berean funtzionatzea. Besteak beste, igerileku estaliek hainbat parametro bete behar dituzte (uraren tenperatura, giroko hezetasuna…), eta horiek ez dira mantentzen estali gabeko igerilekuetan. Beraz, udako denboraldian Fanderiako igerilekuan (Beraungo igerilekuan bezala), ura eta giro-tenperatura ez dira klimatizatzen, giro-tenperaturan mantentzen dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Fanderiako instalazioetako (943 344 423) eta Beraungo Igerilekuetako (943 449 698) harreretan eska daiteke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.