Udal Foroan izan dira ikasleak
Errenteriako ikastetxeetako ikasle ordezkariak Eskolako Agenda 2030 programaren baitan antolatutako Udal Foroan aritu dira udaleko areto nagusian.
Errenteriako ikastetxeetako ikasle ordezkariak Eskolako Agenda 2030 programaren baitan antolatutako Udal Foroan aritu dira udaleko areto nagusian. Iaz bezala, 2025-2026 ikasturtean ere 6. Garapen Jasangarriko Helburuan —Ur garbia eta saneamendua— sakontzen jarraitu dute. Izan ere, pasa den ikasturtean egindako diagnostikotik eratorritako ondorio eta hobekuntzetatik abiatuta, ikasleek ikasturte honetan garatutako “Esku-hartze plana” aurkeztu diete alkateari eta gainerako udal ordezkariei. Horrenbestez, plana kokatzeko testuingurua eta haren garapena izan dute hizpide.
Udalak eta ikastetxe parte hartzaileek Oiartzun ibaia zainduz jarduera garatu eta ibaiaren aldamenean kokatzen den Bakearen Parkearen garbiketa komunitarioa egin dute. Helburu nagusia izan da gazteen parte hartze aktiboa bultzatzea, jasangarritasunerako trantsizioan urrats eraginkorrak emanez udalerrian.
Eskolako Agenda 2030 programak Errenteriako hezkuntza komunitatea eta udalaren arteko lankidetza indartu eta gazteak herriaren etorkizuna eraikitzeko ezinbesteko eragile gisa kokatzen ditu.
