Yoga saio solidarioa, Rafael Becklesekin
Galtzarabordako kiroldegiko pistan izango da saio hori hilaren 22an. Jasotakoa, Vicente Ferrer fundazioa eta Izan Iñurri elkartearentzat izango da.
Rafael Beckles irakasleak antolatu du saio solidarioa.Rafael Beckles Yoga saio solidarioa antolatu du Rafael Beckles yogabeckleseko irakasle eta Errenteria-Oreretako kirolegiko BeOneko teknikariak. Galtzarabordako kiroldegiko pistan izango da saio hori. Kirola egingo dute bertaratzen direnek, yoga zehazki, baina zuzeneko musikak girotuta ariko dira Miguel Etxeberriak zuzenean joko baitu.
Hilaren 22an izango da saioa, astelehenarekin 18:00etatik 19:45era, eta parte hartzaileek izena eman behar dute aurrez. Horretarako, 662 16 89 63 telefono zenbakira deitu behar dute, edota galdetegia bete (klik hemen). Izena ematen dutenek 10 euroko dohaintza egin beharko dute gutxienez, eta jasotako guztia bi elkarteren artean banatuko du Becklesek. Batetik, Vicente Ferrer pertsona guztientzako aukera eta eskubide berak galdegin, eta biolentzia eta bereizketarik gabeko jendarte baten alde lanean diharduen elkartea izango da onuradun; bestetik, minbiziarekin gaixotuta edota hura gainditu duten pertsonei zein inguruko eta senideei akonpainamendua eta laguntza eskaintzen dien Izan Iñurri elkartea.
