'Arranoaren luma', bere lehen eleberria, aurkeztuko du Idoia Frailek
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du aurkezpena, hilaren 24an, asteazkenarekin Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.
Literatura eta musika eskutik helduko dira Joxepa Antoni Aranberri anitzeneara hilaren 24an, asteazkena. Lehen eleberria aurkeztuko du Idoia Fraile idazleak, Arranoaren luma. Errenteriarrak XIX. mendeko Zuberoan girotutako lana sortu du.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du aurkezpena, eta Fraileren lana “hunkigarria” dela adierazi.
Aurkezpen ekitaldian ez da bakarrik arituko Fraile Maddi Oihenart abeslariak emanaldi egingo baitu aurkezpena biribiltzeko. Sarrera doakoa da, Joxepa Antoni Aranberri eraikinaren hirugarren solairuan egingo dute, 19:00etan hasita.
