Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Larunbatean, Lezoren ikuskizuna: 'Herri harri irri'

"Ahaztezina izango den gaua" iragarri dute lezoarren elkarlanetik sortutako ikuskizunaren sustatzaileek.

Ikuskizunaren kartela.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/06/17

Larunbat gaua berezia izango da Lezon. Herri harri irri ikuskizunaren agertoki izango da Gurutze Santuaren plaza 22:00etatik aurrera. Ekitaldiak herriko hainbat talde eta gonbidatu berezi bilduko ditu agertokian, “ahaztezina izango den gau batean”. Hala, kultur proiektuaren sustatzaileek adierazi dute plaza herriko kulturaren eta emozioaren erdigune bihurtuko dela, “ekitaldiak emozioaren eta partekatutako nortasunaren bidez ikusleekin konektatzeko konpromisoa hartzen du, herriko elkarte eta kultura sare bizia islatuz”.

Lezoarren bihotzetik jaiotako ikuskizuna da Herri harri irri , hala zehaztu dute horren arduradun direnek. Lezoarren erraietatik sortutako egitasmoa parte hartuko duten pertsona guztien lan eskerga, ahalegina eta ilusio itzelagatik nabarmentzen da; izan ere, denbora asko daramate prestatzen ikusleei gaualdi paregabe bat eskaintzeko. “Ikuskizunak herriko hainbat talderen eta gonbidatu berezien parte-hartzea izango du, tradizioa, musika eta herria uztartzen dituen mosaiko artistiko bat sortuz”, esan dute antolatzaileek.

Partaideak
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleak; Murixka, Zubitxo eta Aitona-Amonen Borda dantza taldeetako kideak; Sutargi abesbatza; Enara Artola dantzaria; Iker Domingo, nahiz Mariana eta Hanna Ponochevna abeslariak; eta txalapartariak izango dira ikuskizuna egikarituko dutenak. Haiek denek hainbat musika pieza interpretatu edo dantzatuko dituzte, beste askoren artean ETSren Zurekin batera, Leonard Cohenen Halleluia, Neomaken Ilargi berriak, La Joderera taldearen bi kantu, Eñaut Elorreiatren Itzulera, edo Juantxo Zeberioren Palestinaren zauriak. Azken pieza, lezoarren ereserkia izango da: Tomas Garbizuren Lezoko herria.

Hori guztia bereziki girotua izango den Gurutze Santuaren plazan egingo dute. Beraz, Antolatzaileek dei egiten die herritarrei, bisitariei eta kulturaren zaleei Santo Kristo plaza betetzera “eta artista guztiei babesa ematera hain berezia izango den gau honetan”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.