Pasaiako Portuari zerga berezia jartzea "positibotzat" jo du udalak
2027tik aurrera BICE zerga ordaindu beharko du Pasaiako Portuak Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaiari bere jarduerak eragindakoa konpentsatzeko.
Ezaugarri Bereziko Ondasun Higiezinen gaineko zerga BICE oradindu beharko du aurrerantzean Pasaiako Portuak. Orain arte, salbuetsita zegoen Gipuzkoa beste beste herriallde batzuetan indarrean bazegoen ere, eta orain, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki dute onartzea duela denbora luzetik Pasaia, Lezo eta Errenteriako udalek eta Teo Alberro, Mikel Arruti eta Aizpea Oategi alkateek egindako eskaera.
“Justizia fiskal” kontua dela zerga horren atzean dagoena, eta hiru udalerriekin urte luzeetan izandako desberdintasun historikoa zuzentzeko eskatu zuten hiru alkateek. Hori horrela, neurria onartuta, 2027tik aurrera ekarpen fiskala egingo die Pasaiako Portua hiru udalerriei bere jardunak sortzen dien eragina konpentsatzeko.
2025eko martxoan Gipuzkoako Ogasun diputatuarekin bildu ziren portuaren bueltan diren hiru herrietako alkateak zergaren aktibazioa eskatzeko; bi hilabete geroago eskaera bera egin dioten Diputatu Nagusiari; eta 2025eko abenduaren 18an Batzar NAgusietako Ogasun eta Finantza batzordean agertu ziren Alberro, Arruti eta Otaegi neurri konpentsatzaileak eskatzeko.
