Sanpedroak berotuko dituzte bihar

Sanpedroek hilaren 26an eztanda egingo badute ere, sanpedrotarrek herriko jaiak berotuko dituzte, Arrantzale eguna ospatuko baita barruti morean.

Argazkia: Sanpedroetako txupinazoko irudi bat..

Sanpedroek hilaren 26an eztanda egingo badute ere, sanpedrotarrek herriko jaiak berotuko dituzte bihar, Arrantzale eguna ospatuko baita barruti morean. Jai Batzordeak bizilagun guztiei arrantzale zapia lepoan jartzeko gonbita luzatu die. Horrez gain, igandean 80 urte betetzen dituztenen omenezko bazkaria egingo da.

Hona hemen Arrantzale eguneko egitaraua:

San Pedroko Arrantzale eguna

Hilak 20, larunbata

  • 07:30: Arraitxiki txapelketa. Ondoren, sari banaketa eta sardina nahiz saiheski jana Torreatzen.
  • 12:00: Pasaiako jaien aurkezpen ekitaldia, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan.
  • 18:00: Helduentzako Braulio Del Dedo Oroimenezko II. bote txapelketa pistan, ludotekaren ondoan.
  • 18:00-19:00: Argazki erakusketa, arrantzaleen auzoko ludotekan. Angel Mari Perez Gonzalezek idatzitako Hijo y hermano de marineros liburuaren maketaren aurkezpena.
  • 18:30: Novas Fontes Gaita bandaren kalejira.
  • 20:00: Pintxo galiziarrak ludotekaren kanpoaldean.
  • 20:30: Mariatxiak pistan, ludotekaren ondoan, Mariachi Azteca taldearekin.
  • 21:00: Ludotekari aitortza txapela ematea, Mariatxien emanaldiaren atsedenaldian.
  • 22:00: Disko festa pistan, ludotekaren ondoan.

Hilak 21, igandea

  • 14:00: 80 urte betetzen dituztenen omenezko bazkaria.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.