Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ikasleak itsas hondakinen erronkan murgildu ditu Materrek zortzigarrenez

Itsas hondakinen erronka: gazteak aldaketaren protagonista egitasmoaren barruan, ikasleek hamar proiektu garatu dituzte. Horietako bi eskualdekoak dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/22

2018an Materrek DBHko ikasleei bideratutako egitasmo berritzaile bat jarri zuen martxan: Itsas hondakinen erronka: gazteak aldaketaren protagonista. Iniziatiba horren helburu nagusia da ikasleak ahalduntzea, tokian tokiko esku hartze propioak diseinatu, kudeatu eta gauza ditzaten, hondakinen prebentzioaren eta haien komunitateko ingurumen zaintzan eragile aktibo bihurtuz.

Zortzi urteko ibilbidean programak 2.709 ikasleren parte hartzea izan duela jakinarazi du Materrek. Pasaian, Lezon, Errenteria-Oreretan, Donostian, Tolosan, Mutrikun eta Astigarragan “hobekuntza zuzenak” ekarri dituzten 587 proiektu lankidetzan sortu direla baietsi du eragile pasaitarrak.

2025-2026 ikasturtean bost ikastetxetako 300 ikaslek hartu dute beregain itsas hondakinen erronka, eta tokiko ekintzarako 56 proposamen landu dituzte. “Proiektuak beren udalerrietako ekosistema sozialaren inplikazio zuzena lortzeagatik” nabarmendu direla zehaztu du Materrek, udalekin, saltokiekin, ostalaritzarekin, kirol erakundeekin edota kultura sortzaileekin lankidetza estuan aritu baitira. Horrez gain, komunikazio ahalegina ere “bikaina” izan dela gaineratu du eragile pasaitarrak, film laburren, webguneen, afixen eta herriko aldizkarien bidez jardun baitira.

Euskal Herriko Unibertsitatea, Plentziako Itsas Estazioa, AZTI, Kutxa Fundazioa, Surfrider Foundation eta EKOMODO bezalako ikerketa zientifikoen eta ingurumen hezkuntzan erreferente diren erakundeek osatutako ebaluazio batzorde batek, “edizio honetako hamar egitasmo berritzaileenak eta eraginkorrenak” hautatu ditu, aurkeztutako proposamenen “kalitate eta originaltasun handia” kontuan hartuta.

Bukaerako ekitaldia iragan ostiralean egin zen, Pasaiako Lonjako ekitaldi aretoan. Bertan izan ziren ikasleak, familiak, irakasleak eta udal ordezkariak proiektuaren emaitzak partekatzeko. Gazte sarituek, gainera, Mater ontzian itsasoratu ziren, Kantauri itsasoko uretan itsas hondakinak arrantzatzeari eta karakterizatzeari buruzko jardunaldi bat egiteko.

Aurtengo ekitaldian eskualdeko bi proiektu saritu dira, Donibanen eta Lezon. Donibanen Salba Sare proiektua garatu dute ikasleek, Santiago plazako barandan babes sare bat jartzeko eta haizeak eramandako hondakinak itsasora erori baino lehen harrapatzeko. Ekintza osatzeko, sentsibilizazio pankarta bat margotu zuten herriko ludotekaren ondoan.

Lezori dagokionean, hamaiketakorako bilgarri berrerabilgarrien gaineko proiektu bat proposatu dute. Lezoarren xedea da hamaiketakoen ogitartekoetarako bilgarri jasangarri eta iragazgaitzak diseinatzea, emandako kamiseta zaharretatik abiatuta. Lezo Institutuko ikasleek Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleekin prestakuntza tailer bat egin zuten, ohitura jasangarriak haurtzarotik transmititzeko.

Donibaneko eta Lezoko proiektuez gain, Astigarragan bi garatu dituzte, eta Tolosan sei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.