Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehen asteburuan, lanak bikain Hibaikak

Asteburuan jokatu ditu KAE1 Ligak denboraldiko lehen bi estropadak Astilleron (Kantabria, Espainia) eta Pasaiako Badian, eta Hibaikak bikain egin ditu lanak.

Hibaikaren Senior Gizonak Astilleroko (Kantabria, Espainia) estropadanLiher Saiz Zarate
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/06/22

Asteburuan jokatu ditu KAE1 Ligak denboraldiko lehen bi estropadak Astilleron (Kantabria, Espainia) eta Pasaiako Badian, eta Hibaikak bikain egin ditu lanak. Larunbat arratsaldeko estropadan, erlojupekoa, hamargarren sailkatu ziren, 22:13,60 denbora eginda—12 ontzi ari dira KAE1 Ligan aurten— Orio B eta Arkoteren aurretik. Astilleroko estropadan talde guztiek egindako denborak ikusteko, klik egin hemen.

Atzoko estropadan, Pasaiako Badian, urrats bat gora egin zuten Hibaikako Gizon Seniorrek zortzigarren sailkatuta. Estropadak hiru txandako lau kaleetara behar bazuen ere, arazo teknikoengatik erlojupekoa izan zen azkenean. Hasiera hasieratik indartsu atera zen Dani Cobjucek entrenatzen duen taldea, eta eroso irabazi zuen bere txanda oso exijentea izan zen estropadan. Izan ere, sei luze eta bost ziaboga egin behar izan zituzten traineruek. Txandako laukoaren buru Hibaikakoak Kaiku, Orio B, eta Arkoteren aurretik, eta haiekiko 7 segundo, 35 segundo, eta 50 segundoko abantaila lortuta, hurrenez hurren. Horrek dagoeneko bederatzigarren postuan kokatu zituen Madalen ontzikoak, baina Astillero lehiatik kanpo gelditu zen egin zuen akats bategatik, eta postu bat gora egin zuten errenteriarrek eta zortzigarren sailkatu.

Iaz lortu zuen Hibaikaren Senior Gizonen ontziak KAE1 Ligara igotzea, denboraldi bikaina eginda eta hiru bandera irabazita. Aurtengoa KAE1 Ligan sendotzeko denboraldia dute eta horretarako, arrisku postuak hasiera-hasieratik ekiditea jarri du helburu Cobjucek, azken bi postuetan ez sailkatzea, alegia. Lehen asteburua, lanak ongi beteta, eta notarekin gainera, osatu dute Hibaikako arraunlariek; bide horri eustea dagokie orain, baino sentsazioak, bederen, lehen bi estropadak eginda, onak dira oso.

Sailkapen orokorrean, bederatzigarren postuan dira errenteriarrak 8 punturekin Kaikurekin berdinduta—hamargarrena da bizkaitarra— Orio B (5 puntu) eta Arkoteren (3 Puntu) aurretik.

Hurrengo hitzordua, Plentziako XXXVII. Ikurriña; larunbatean, hilaren 27an, 16:00etan. Lau kaleetara, lau luze egin beharko dituzte KAE1ko hamabi ontziek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.