Eguraldiagatik aldaketak San Joan bezperako egitarauan
Eguraldiaren egoera dela eta zenbait aldaketa egin dira gaurko programatuta dauden ekitaldietan.
Soka dantzaren artxiboko irudi bat. Eguraldiaren egoera dela eta zenbait aldaketa egin dira gaurko, San Joan bezpera, programatuta dauden ekitaldietan. Hori horrela, Udal txistulariek musikatuko duten Herri Arte Eskolako ikasleen soka dantza, ordu erdira mugatu du udalak, eta 19:30etik 20:00etara izango da. Ereintza Dantza Taldeak udal korporazioarekin egin ohi duen soka dantza, berriz, 22:00etan izango da.
bestalde, Iraultza Dantza Taldeak 22:00etarako deitua zuen Urdiaingo Kantaia, bertan behera geratu da.
