Kaleko kultur programazio zabalagoa nahi du PSE-EEk
Kaleko kultur programazio hori, auzoetara eramatea eskatu du, gainera.
Herri osoko eraikinetarako eskatu ahalko da diru laguntza. Kaleko kultur programazioa zabaldu eta gainera, auzoetara eramatea nahi du alderdi sozialistak. Hala adierazi du komunikabideetara bidalitako prentsa ohar bidez. Urteko arte eszenikoen programazioa “urria” dela uste du PSE-EEk “40.000tik gora biztanle dituen herriarentzat”.
Udalak antolatutako programazioak halako sei emanaldi baino ez dituela aurreikusten aurtengorako Zumardian, Herriko Plazan, Koldo Mitxelenan eta Xabier Olaskoagan jarri du nabarmen, eta nahikoak ez izatearekin batera, Erdigunean antolatu izanagatik kexu azaldu da alderdi sozialista: “Kultura auzoetara eramateak bizitza sortzen du espazio publikoetan, bizilagunen arteko elkar bizitza hobetu, eta komunitatea indartzen du. Auzoak biziberritzeko tresna egokia zian daiteke kultura”. Horrekin batera “jarduera ekonomikoa areagotzeko gako” izan daitekeela kultur programazioa azaldu du PSE-EEk, “tokiko merkatari txikien zein ostalarien lagungarri”.
Auzoetako jaiak ere hizpide izan ditu alderdi horrek. Bere ustetan “indartu” egin beharko lirateke, “finantzazioa handituz, eta baliabide materialak hobetuz”. Auzoetako jaiak, “parte hartze, elkarbizitza eta udalerriaren dinamizazio sozialerako espazio garrantzitsuenetako bat dira-eta”.
