Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Muturreko tenperaturengatik, babesleku klimatikoak zabaldu ditu udalak

Muturreko tenperatura altu eta iraunkorren aurrean, udalak babesleku klimatikoak egokitu ditu lau barrutietan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/23

Uda muturreko tenperatura altuekin iritsi da. Beroa nabarmena da, eta Eusko Jaurlaritzak alarma gorri eta laranjak ezarri ditu egun hauetan, tenperatura maximoak 40 gradura irits baitaitezke.

Muturreko tenperatura altu eta iraunkorren aurrean, eta horiek eragin ditzaketen ondorio negatiboak prebenitzeko edo arintzeko, Pasaiako Udalak autobabes gomendioak jarraitzea aholkatu du. Udalaren arabera, gomendio nagusiena da etxean geratzea, aire zabaleko berotik babesteko. Horrez gain, ariketa fisikoa saihesteko eta hidratazio egokia mantentzeko deia zabaldu du udal erakundeak.

Gomendio horiez gain, Eusko Jaurlaritzak emandakoak ere gogorarazi ditu udalak, Irekia webgunean kontsulta daitezkeenak. Horien artean, honakoak nabarmendu ditu udal erakundeak:

  • Etxea fresko mantentzea eta bero gehien egiten duen orduetan pertsianak eta leihoak itxita edukitzea.
  • Gauez etxebizitza aireztatzea, gelak freskatzeko.
  • Ur hotzeko dutxa edo bainuekin freskatzea, edo zapi hezeak erabilita aurpegian eta eskuetan.
  • Ezin bada etxebizitza fresko mantendu, igaro egunean 2-3 ordu klimatizatutako lekuetan, esaterako, udalak prestatutako espazio publikoetan.
  • Saihestu eguneko erdiko orduetan eguzkitan egotea.
  • Jantzi arropa arina eta transpiragarria.
  • Saihestu jarduera fisiko bizia egitea, batez ere tenperatura handieneko uneetan.

Horrez gain, udalak biziki gomendatu du osasun langileekin kontsulta egitea honako sintomak agertzen badira: ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa edo ordubetetik gora irauten duten alditxarrak.

Deshidratazioa zaintzea

  • Edan maiz ura eta likidoak, egarri izan arte itxaron gabe.
  • Saihestu kafeina, alkohola edo azukre asko duten edariak, deshidratazioa errazten baitute.
  • Handitu fruta, barazki eta entsaladen kontsumoa gatz mineralak berritzeko.
  • Saihestu berora egokitzea zailtzen duten otordu oparoak, koipetsuak edo astunak.

Pertsona zaurgarrienak zaintzea

  • Arreta berezia eman haurtxoei, adingabeei, haurdun edo edoskitzaroan dauden emakumeei, adinekoei eta gaixotasunak dituztenei.
  • Ez utzi inoiz inor ibilgailu itxi batean, ezta itzalean ere.
  • Zaindu bereziki bakarrik bizi diren edo mendekotasuna duten adinekoak, haiek egunean behin gutxienez bisitatuta.

Behin-behineko babesleku klimatikoak

Gomendio nagusiena etxean geratzea bada ere, etxebizitzak freskatzeko aukera ez dutenentzat behin-behineko babesleku klimatikoak egokitu ditu udalak egun hauetarako, 10:00etatik 20:00etara. Udalak babesleku klimatiko bat egokitu du barruti bakoitzean:

  • Antxo: Kultur Etxea.
  • Donibane: Kulturguneko sarrera.
  • San Pedro: Udal Aretoa Erti.
  • Trintxerpe: Alkateordetza.

Babesleku klimatikoak beroaz deskantsatzeko eremuak direla adierazi du udalak. Bertaratzen diren herritarrek tarte batez egon ahal izango dute bertan, ura eta komunak eskuragarri dituztelarik. Ez dira, ordea, egonaldi luzeak egiteko prestatuta dauden tokiak.

Udalak gogorarazi du aldi baterako egokitu diren babesleku klimatikoetan ez dela laguntza medikurik eskainiko. Gaizki sentituz gero, osasun zentroetara jo behar dela, eta kasuan kasu, larrialdi zerbitzura deitu behar dela zehaztu du udalak (112).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.