San Joan bezperako suak, bertan behera
Bero boladak bultzatuta hartu du San Joan bezperako suak bertan behera uzteko erabakia udalak; auzoetan egin daitezkeen parrilladei ere eragin die aginduak.
San Joan sua piztea debekatzen duen agindua, Gaztañon.Gaztañoko Auzo Elkartea San Joan bezperako suak bertan behera uztako agindua eman du Errenteriako Udalak. Egun hauetako bero boladak bultzatu du udala erabakia hartzera, segurtasun irizpideak aintzat hartuta. Herrian egiten ari diren suetako antolatzaileei jakinarazi die udalak erabakia, baita indarrean izango dela suteagatiko alarmek zein abisuek indarrean dauden bitartean.
Erabakiak auzoetan egin daitezkeen parrilladei eta antzekoei ere eragingo die; horiek ere bertan behera uzteko agindua eman du udalak. Era berean, datozen orduetan San Joan bezperako beste ekitaldien balizko moldaketak argitaratu daitezke, beroagatiko alarmara egokitzeko.
Errenteriako Udala egoeraren garapena jarraitzen ari da, eta behin abisuak eta alarmak bukatuta, suak egiteko baimenak berriro ematea aztertuko duela adierazi du informazio berria baliatuta.
Gaztaño datorren urteari begira
Gaztañoko auzo elkartea “triste” azaldu da aurten ezingo duelako sua piztu, suziririk bota, ezta suzko zezenik atera ere. Hori horrela, datorren urteari begira jarri da, “desira eta ilusioa dugu datorren urtea iritsi eta su gaua antolatzeko. Inoiz baino gogotsuago ekingo diogu antolaketari”.
Eskerrak eman dizkie jai batzordeak jaietan gerturatu diren guztiei, eta ekarpena egin dutenei.
