Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Soilik udalak baimendutako suak piztu ahal izango dira gaur

Muturreko tenperaturen aurrean, udalak neurri bereziak iragarri ditu San Joan bezperako suen inguruan. Bost su baimendu eta finka pribatuetakoak debekatu dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/06/23

Muturreko tenperaturen alerta meteorologikoa dela eta, Pasaiako Udalak neurri bereziak iragarri ditu San Joan bezperako suen inguruan. Udalak jakinarazi du soilik haiek baimendutako suak piztu ahal izango direla gaur; hortaz, debekatua egongo da finka pribatuetan suak piztea. Udaltzaingoak debeku horiek zaintzeko eta kontrolatzeko lanak indartuko ditu gaur, eta hiri eremuetan soilik egin ahal izango diren su publikoen segurtasun neurriak ere indartuko dituzte.

Honakoak dira udalak baimendu dituen bost suak:

  • Antxo: Biteri plazan, Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, 22:30ean.
  • Donibane: Santiago plazan, jai batzordeak antolatuta eta Lintxua Dantza Taldearen ikuskizunarekin, 22:00etan.
  • San Pedro: Torreatzen, jai batzordeak antolatuta eta Lamiak Dantza Taldearen ikuskizunarekin, 22:00etan.
  • Trintxerpe: Euskadi etorbidean Illunbe Musika Elkarteak sua piztu eta dantzatuko du, 20:00etan. Ondoren, 22:15ean, Euskadi etorbidean Ekaitza eta Famak antolatuta, sua piztu eta desioak erreko dituzte.

Prebentzio neurriak

Baimendutako suak aurrera eramateko, prebentzio neurriak bermatu behar direla jakinarazi du udalak:

  • Sua eraikinetik, ibilgailuetatik, aireko kable elektrikoetatik edo landare altuetatik urrun kokatu behar da, pilatutako materialaren altuera baino bost bider handiagoa den distantziara. Ingurua material erregairik gabe mantendu behar da, eta haize oso indartsua badago, sua bertan behera uztea baloratu behar da.
  • Sua piztuta dagoen bitartean ez da likido sukoirik (alkohola edo gasolina) erabili behar. Ez bota sutara zein ingurura pirotekniarik, sprayrik, latarik, gurpilik edo plastikorik, ke toxikoak sor baititzakete.
  • Sutatik gertu ur mahuka bat edo su itzalgailuak izatea gomendatzen da.
  • Bukatutakoan, ziurtatu txingor eta errauts guztiak erabat itzaltzen direla, ura, harea edo lurra erabiliz.

Aldaketak trafikoan

San Joan suek aldaketak eragingo dituzte Donibaneko eta Trintxerpeko trafikoan. Barruti arrosan jaiak dira, sanjoanak ospatuko baitituzte gaurtik aurrera. Festengatik, kale zaharra itxi egingo da gaurko 17:00etatik aurrera eta ekitaldiak bukatu arte. Horrez gain, kale zaharra ere itxita egongo da bihar (asteazkena) 09:00etatik aurrera eta ekitaldiak bukatu arte.

Trintxerperi dagokionean, Euskadi etorbidea itxi egingo da gaurko 20:00etatik 00:00etara. Autobusak portutik sartu eta aterako dira, eta zerbitzua eta maiztasunak mantenduko dituzte. Hospitalilloko eremuan, gainera, geltoki bat gaituko da, Euskadi etorbideko geltokiak ordezteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

157 ekintza antolatuko dituzte Gipuzkoan, arriskuan dagoen ondareari begira

Donostia Eskuzaitzetako industria parkearekin lotzeko autobus linea abiaraziko dute

Elgeako mendilerroan piztu den sutea kontrolpean dago jada

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.