Udako alkateordetzak, telematikoki
Uztailean eta abuztuan telematikoki erantzungo dituzte bizilagunen kezka eta eskaerak. Aurrez aurreko zerbitzua irailean berreskuratuko da.
Uztailean eta abuztuan lau barrutietako alkateordeek telematikoki erantzungo dituzte bizilagunen kezka eta eskaerak. Aurrez aurreko alkateordetza zerbitzua irailean berreskuratuko da, eta Mikel Garciak Antxon, Aintzane Tabernak Donibanen, Miren Muruak San Pedron eta Iraitz Pazosek Trintxerpen udako epealdiaren ondoren artatuko dituzte herritarrak zuzenean.
Irailean ohiko funtzionamendua berreskuratuko du alkateordetza zerbitzuak: barruti bakoitzeko alkateordeek hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan jasoko dituzte herritarrak, 18:00etatik 19:30era. Udako epealdian premiazko behar edo iradokizunen bat duten pasaitarrak post elektroniko bidez zuzendu ahal izango dira dagokien zinegotziarengana.
Harremanetarako:
