Alabergako helduen danborradaren bilera, hilaren 30ean
Alabaergako Auzo Elkarteak jakinarazi du egun horretan zabalduko duela parte hartzeko izena ematea.
Gero eta gertuago dira madalenak eta eragileak hasi dira jada euren jarduerak prestatzen. Horietako bat da Alabergako Auzo Elkartea eta bere danborrada; tradizio luzea du Alabergako danborradak jaien barruan eta hilaren 30ean deitu ditu bilerara danborradan parte hartuko dutenak; 19:30ean izango da Arditurri Auzo Elkartearen egoitzan.
Danborradarako izena emateko epea, berriz, egun horretan zabalduko du elkarteak bilera bukatuta, eta uztailaren 1ean 19:00etatik 20:30era.
