Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldia, astelehenetik martxan
24 bikoteren parte hartzearekin hasiko du bidea aurtengo Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldiak datorren astelehenean, hilaren 29an
Egiguren eta Aranguren. Zuloaga Memorialaren iazko irabazleak Nagusi mailan. EPLE 24 bikoteren parte hartzearekin hasiko du bidea aurtengo Jose Antonio Zuloaga Pilota Oroitaldiak datorren astelehenean, hilaren 29an. Antolaketan, Alkartasuna eta Ondarra elkarteak, eta txapelketak urteurren biribila soinean, hogeita hamargarrena izango baita.
Partidak Agustina Otaola pilotalekuan jokatuko dituzte parte hartzaileek, astelehenetik ostegunera, 19:00etan hasita, eta KAdete, 23 urtez azpikoak eta Seniorrak ariko dira.
Oroitaldiaren finalak Madalena egunean jokatuko dituzte, Madalen jai betean, 17:00etan hasita Agustina Otaolan.
Astelehena hilak 29 19:00etan
- Kadete Final laurdenak
Leiza –Urrestilla
Mantzizidor – Ugartemendia - SUB-23 Final laurdenak
Zabaleta – E. Santesteban
Zestau – Garaño
Asteartea hilak 30 19:00etan
- SUB-23 Final laurdenak
Lizeaga – Albeniz
Ramirez – Canseco - Senior Final laurdenak
Arribillaga – Urruzola
Azketa – A. Garmendia
Asteazkena hilak 1 19:00etan
- Kadete Final laurdenak
Eizagirre – S. Santesteban
Sagastibeltza – Illarramendi - Senior Final laurdenak
I. Egiguren – Aranguren
Carregal – Balerdi
