Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

'Arroxa euskaraz gara', euskararen aldeko palakadak

Euskararen aldeko aldarria eta deialdia egin zuten atzo arratsaldean Donibaneko Santiago plazan, sanjoanak hasi aurretik. 'Arroxa euskaraz gara' izenburupeko herri agerraldia egin zuten sanjuandarrek.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2026/06/24

Euskararen aldeko aldarria eta deialdia egin zuten atzo arratsaldean Donibaneko Santiago plazan, sanjoanak hasi aurretik. Arroxa euskaraz gara izenburupeko herri agerraldia egin zuten sanjuandarrek. “Donibanen bide bat abiatu dugu”, esan zuen atzo agerraldian Nerea Itxausti kazetari sanjuandarrak: “Euskararen biziberritzeak herrian dituen erronkei heltzeko euskaltzaleon saretze prozesua irekita dugu; euskaraz bizitzeko hautua sustatzeko, arnasguneak hauspotzeko, eta herri nortasuna euskararekin lotzeko”. Herri nortasunaren ikur da arrauna Donibanen. Horregatik, barrutiko euskaltzaleen mugimenduak badu ezinbesteko konplize bat: San Juan-Koxtape Arraun Elkartea. Horregatik izan ziren atzoko agerraldian klubeko arraunlari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak, herritarrekin batera. Zapi arrosa jantzi zuten denek, Arroxa euskara gara leloduna. Sanjuandar izatearen muinean euskarak ezinbesteko presentzia baitu.

Sanjuandarren euskararekiko kezka ez da haiena bakarrik. Testuinguru orokor bat du. “Euskara eta euskal hiztun komunitatea larrialdi linguistiko egoeran gaudela behin eta berriz entzuten ari gara. Datu soziolinguistikoek, eguneroko bizipenek eta azken urteetako joerek argi erakusten digute. Erabilera apaltzen ari da eta eskubideak kolokan jartzen. Globalizazio homogeneizatzaileak hizkuntza nagusiak indartzen ditu, eta minorizatuak ahultzen. Ez da garairik errazena, baina badakigu bidea zein den: euskara eskubidea dela jabetzea, euskaraz aritzeko baldintzak aldarrikatu eta bultzatzea, eta, minorizazio egoerari aurre egingo dion komunitate euskaltzalea zabaldu, saretu eta ahalduntzea”, azaldu zuen Intxaustik.

Klubaren izenean Joseba Fernandezek hartu zuen hitza. Azaldu zuen San Juan-Koxtapen behar horiez jabetu direla, eta ibilbide bati ekitea erabaki dutela. “Herrian errotutako elkartea garela ulertzen dugu; arraun-zale askoren erreferente eta herriaren erakusleiho ere bai. Gure nortasuna euskarari lotuta sentitzen dugu eta herriko kolorea eramateak ardura bat dakar”. Zentzu horretan, klubean epe ertainerako lanketarekin hasi direla azaldu zuen Fernandezek, kluba euskararen arnasgune izatea izango da lanketa horren emaitza. Hori lortzeko, hizkuntza ohituretan eragiteko eta erabilera aktibatzeko neurriak hartzeko konpromisoari heldu diotela nabarmendu zuen prestatzaileak.

“Badakigu Klubean dauden hizkuntza-portaerak gizartearen isla direla, euskararen kaleko errealitatea erreproduzitzen dela bertan. Horrek ezin gaitu erlaxatu, baina euskarak behar duen bultzada denon artean eta bakoitzak beretik eman beharra dugu”, Fernandezek.

Hiru eskaera
Arraun elkartearen testuingurutik harago, herrira begirako dinamikaren ardatzen berri eman zuen Itxaustik, euskarak behar duen pizkundea herrian sortzeko. “Izan ere, Pasai Donibane herri euskalduna al da? Eta euskarak behar duen pizkundea herrian sortzeko, zer astinduko du gutako bakoitzak? Arroxa euskaraz gara”.

Honakoak dira dinamika horren hiru ardatzak, hitzez hitz:

  • Herri nortasuna, harrotasuna eta kolorea atxiki diezaiogun gure hizkuntzari.
  • Donibaneko herritarrok euskara erabiltzeko erabakia geure egin dezagun: lehen hitza
    (eta bigarrena) euskaraz beti, eta hirugarrenetik aurrera ahal den guztietan.
  • Herriko elkarte eta eragileak, Koxtapek egin bezala, besteak beste, gehitu daitezela
    euskararen erabilera indartzeko eta ziurtatzeko lanketa egitera.

Segidan, agerraldiaren hainbat unerekin argazkiak eta bideoa.

Pasaia. Donibaneko 'Arroxa euskaraz gara' agerraldia (2026-06-23)
Pasaia. Donibaneko ‘Arroxa euskaraz gara’ agerraldia (2026-06-23)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Gipuzkoa, Bizigiro

Etxe baten usain goxoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Elkartasuna «kriminalizatzea» leporatu dio Donostiako Harrera Sareak Insaustiri

Gipuzkoako Artzain Eguna irailaren 6an egingo dute, Legazpin

Kultura, Gipuzkoa

Naomi Watts aktoreak ere jasoko du Zinemaldiaren Donostia saria aurten

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.