Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ane Arrondo Esnaolak irabazi du June Sanchez Tolaretxipi Beka

Euskal Herriko Pediatria Elkarteak eta Juneren Hegoak elkarteak antolatzen dute beka, eta aurtengoa, seigarren ekitaldia du.

Ane arrondo Esnaolak jaso du June Sanches Tolaretxipi Beka. Juneren HegoakJuneren Hegoak
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/06/25

Haurren minbizia ikertzea helburu duen June Sanchez Tolaretxipi Beka jaso du Ane Arrondo Esnaola. Euskal Herriko Pediatria Elkarteak eta Juneren Hegoak elkarteak antolatzen dute beka, eta aurtengoa, seigarren ekitaldia du. Donostiako Unibertsitate Ospitalean dihardu Arrondok eta bere ikerketak helburu du ezagutzea nola aldatzen den paziente onkologiko pediatrikoen gorputz osaera tratamenduaren lehen hilabeteetan, haien nutrizioa eta funtzio arriskua goiz identifikatzeko eta haien jarraipen klinikoa hobetzeko. Azaldu du, paziente onkologiko pediatrikoek nutrizio alterazio maila altuak izateko arriskua dutela gaixotasunean zehar, “tumorearen inpaktuak, kimioterapia eta kortikoideak bezalako tratamenduen ondorioekin batera, muskulu masaren galera bizkorra, indarraren murrizketa eta muturreko nekea eragin ditzake”.

Erronka, arrisku nutrizionala eta funtzionala garaiz identifikatzea da, jarraipen medikoa modu pertsonalizatuan optimizatzeko.

Ikerketan, 6 urtetik gorako paziente onkologiko pediatrikoek parte hartuko dute, beren borondatez, eta beti izango dute familiaren baimena. Protokolo klinikoa Onkologia Pediatrikoko Zerbitzuan ohiko bisiten barruan integratzeko diseinatu dute, hitzordu gehigarriak saihestuz eta prozedura azkarrak, seguruak eta alferrikakoak izango direla bermatuz. Horretarako bioinpedantziometria aurreratua erabiliko dute. doitasun handiko tresna da, osasuna eta zelula konposizioa sakonean aztertzen dituena, masa zelular aktiboa eta hidratazio egoera ebaluatuz. Teknika hori nutrizio ekografiarekin eta dinamometria digitalarekin osatuko  da. Jarduera fisikoari eta gaixotasunak bizi kalitatean duen eraginari buruzko datuak bilduko dira, bestalde.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan haur minbizi 60-70 kasu berri diagnostikatzen dira urtero 19 urtetik beherakoetan. Aurrerapen medikoei esker, biziraupen globala %80tik gorakoa da bost urtera. Ikerketa baina, funtsezkoa da oraindik eta horren jakitun da Juneren Hegoak elkartea, eta hori du helburu antolatzen duen bekak: “Laguntza finantzarioa ematea haur onkologiako ikerketa proiektu bati, diziplina horrekin lotutako edozein arlotan, paziente talde horren diagnostikoan, jarraipenean eta tratamenduan hobekuntzak egiten lagunduko duena paziente horien bizi itxaropena handitzeko.

Aurten elkarteak 4.000 euro bideratuko ditu bekara. “Egiten dugun ahalegina da, elkarte txikia eta baliabide ekonomiko gutxikoa baikara, baina argi dugu ikerketarik gabe ez dagoela etorkizunik” esan du Carlos Sanchezek elkartearen presidenteak.

2015ean antolatu zuten lehen aldiz beka. 2013an haurren minbizi baten ondorioz bi urterekin zendu zen June Sanchez Tolaretxipi da Juneren Hegoak elkartearen inspirazio eta bere izena darama bekak ere. 2013an bertan sortu zuten haren gurasoek eta gertuko pertsona talde batek Juneren Hegoak elkartea Errenteria-Oreretan, eta harrezkero, laguntza sare bat sortu dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoan kalteberatasun egoeran diren, gaixotasun, aniztasun funtzionala edota adingabeen doluari aurre egin behar dieten familientzat.

Juneren Hegoak elkartea lagundu nahi dutenek hauetako bideren bat erabil dezakete: Boluntario egin nahi dutenei, posta elektroniko helbide honetara idazteko eskatu diete; hilero euro baten trukez Teamer izateko berriz, hemen sakatu.  Dohaintza egiteko aukera ere badago (horretarako klik egin hemen). Juneren Hegoak elkartearen laguntzaile izateko aukera ere eskaintzen du elkarteak.

Horretaz gain, Sabadell banketxeko ES81 0081 4254 46 0001112822 kontu korrontean egin daiteke ekarpena, baita Bizum bidez ere 03930 kodea erabilita, edota dohaintzak sailean Juneren Hegoak bilatuta.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.