Bueltan da Antxoko Zinema Kalean
'Maspalomas' da Bokaleko Gazte Elkarguneak proiektatuko duten lehen filma. Saioa bihar izango da, 21:30ean, Ibaiondon.
Antxoko Biteri plazan egindako emanaldi bateko irudia. Bueltan da Bokaleko Gazte Elkarguneak Antxon antolatzen duen Zinema Kalean egitasmoa. Bihar (ostirala) proiektatuko dute programaren barruko lehen filma: Maspalomas. Hirugarren adineko LGTBIQ+ kolektiboan arreta jartzen du Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagak zuzendutako film sarituak. Proiekzioa Ibaiondon izango da, 21:30etik aurrera eta doan.
