Etxebizitza hutsen azterlana bere proposamena izan zela eta berandu datorrela dio PSE-EEk
Positiboa, baina "urria", hala definitu du azalduta ez duela uste udalerriak bizi duen bizitegi larrialdiari erantzuteko nahikoa izango denik bertan bildutako jarduera sorta.
PSE-EEko Muñagorri eta Palencia PSE-EE Etxebizitza hutsak mobilizatzeko bide orria aurkeztu zuen udalak atzo. Gaur haren gaineko balorazioa egin du PSE-EEk. Positiboa, baina “urria”, hala definitu du azalduta ez duela uste udalerriak bizi duen bizitegi larrialdiari erantzuteko nahikoa izango denik bertan bildutako jarduera sorta.
Azterlana sozialisten proposatu zutela esan dute komunikabideetara bidalitako oharrean, baina berandu datorrela, “bi urte dira proposamena egin genuela eta orain iritsi da, bi urte berandu”. Azterlana egin izana “positibotzat” jo du PSE-EEk, “baina 2024an aurreikusitako ekintza bat Etxebizitza Planaren azken indarraldi urtean aurkeztu da. Planteatutako neurriak gainera, bide erdian gelditzen dira. Etxebizitza hutsak mobilizatzea tresna baliagarria izan daiteke, baina ezin daiteke etxebizitza politiketarako udalaren tresna garrantzitsuena bilakatu”.
Ez da hor gelditu PSE-EE eta gaineratu du lehenik eta behin administrazioak bere bizitegi ondarea egoki kudeatzen lehena izan behar duela: “Erdiko kaleko 11. zenbakiko eraikina da horren adibide bat. 2017an hasi zuen udala bere egiteko prozesua, hura berritzeko; ia bederatzi urte geroago erakinak erabilerarik ez duela oraindik baieztatu du udal gobernuak. Udal etxebizitza komunitarioa beste adibide bat da. Zabaldu zenetik erabilera erditik beherakoa izan da”.
