Amets bat betetzeko hamar toki
Madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik zuzenean ikusteko bost sarrera bikoitz zozkatuko ditu udalak.
Aurten ere hamar errenteriarrek madalenetako txupinazoa udaletxeko balkoitik jarraitzeko aukera izango dute. Errenteriako Udalak bost sarrera bikoitz jarriko ditu zozketan uztailaren 21eko 19:00etan 2026ko festen hasiera hurbil-hurbil bizi eta sentitu nahi dutenentzat. Askorentzat, amets bat betetzearen antzekoa da esperientzia hori.
Zozketarako aurrez izena eman behar da. Hori egiteko epea hilaren 29tik (astelehena) uztailaren 8ra artekoa izango da. Zozketa uztailaren 13an egingo da, eta 14an argitaratuko dira Errenteriako Udalaren informazioa emateko Herri Bizia euskarrian.
Nola eman behar da zozketarako izena? Bi era daude. Honakoak (pertsona bakoitzak behin bakarrik eman dezake izena):
- Interneteko formulario bat betez.
- Telefono dei bidez, 010 edo 943 44 96 00 telefono zenbakira deituta.
